Guraso Elkartearen hurrengo batzarra urriaren 10ean izango da, astelehena, arratsaldeko 7etan.
Elkarteak hileko lehenengo astelehenean egin ohi ditu bere bilerak, baina oraingoan astebete atzeratuko da, zuzendaritzako kideen ordutegi-arazoak direla eta.
Bilerarako deialdia, beraz:
- Noiz: urriak 10, arratsaldeko 19.00etan.
- Non: Mogel Isasi ikastetxean