Arreta falta eta hiperaktibitatea duten ikasleekin moldatzeko ikastaroa

UEUk Eibarko Markeskua Jauregian antolatzen dituen ikastaroen artean gurasoei zuzendutako bat dago:”Arreta falta eta hiperaktibitatea duten ikasleekin modelatze-lana“.

Ikastaroa ostegunetan izango da:  azaroaren 3an, 10ean, 17an, 24an eta abenduaren 1ean. Guztira 15 ordu eta matrikularen prezioa 105 eurokoa izango da.

Matrikulatzeko epea urriaren 28an amaituko da eta klaseak azaroaren 3an hasiko.

Arreta-falta eta hiperaktibitatearen gero eta kasu gehiago agertzen dira gure geletan. Horiek ulertzen saiatuko gara, diziplina arteko askotariko ikuspegi batetik: neuropsikologia eta hezkuntza-korronte berriak aztertuz. Haurrak, eta beraien familiak, ulertu ahal izateko eta haiei laguntza egokia emateko baliabide praktikoak landuko ditugu, haurrentzat zein helduentzat.

Irakaslea

  • Naiara Gorroño Viteri: Ikus-entzunezko zientziatan lizentziatua. Berrikuntza didaktikoen Masterra burutzen eta inteligentzia anitzak ikertzen dihardu.

Helburuak

  • Haurrei ulertzeko gakoak eskaintzea eta irakasle eta gurasoen jarrerak aztertzea.
  • Arreta-falta eta hiperaktibitatea duten ikasleen egoera hobetzeko estrategiak ezagutzea.
  • Arreta- eta kontzentrazio-ariketak lantzea.
  • Komunikazio-estrategiak ezagutzea.

Informazio guztia UEUren webgunean bertan.

Post hau Ekitaldiak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzuna, mesedez

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s