Jostailuak batzeko deialdia Gabonetarako

Agenda 21 programa barruan, Gurutze Gorriaren eta Debegesa Agentziaren laguntzarekin, aurten ere jostailuak jasotzeko kanpaina izango da Gabonak aurretik.
Hauxe da Guraso Elkartean jaso dugun eskutitza:

Guraso agurgarriak;

Gutun honen bitartez, jakinarazi nahi dizuegu Gabonei begira eta Eskola Agenda 21 programaren barruan, aurten ere, ERABILITAKO JOSTAILUAK JASOTZEKO KANPAINA bultzatu nahi dugula.

Jasotako jostailuak Debabarreneko herrietan zailtasun ekonomikoak dituzten familietako haurrengana bideratuko dira. Kanpaina honen helburua, kontsumo iraunkorraren gainean hausnarketa bultzatzeaz gain, ingurukoek jasan ditzaketen egoera ezberdinak ezagutaraztea eta haurrengan elkartasun eta lankidetza balioak indartzea da.

Beraz, etxean, erabiltzen ez dituzuen jostailuak badituzue, eta egoera onean badaude, beste norbaitek gauza horiek erabili ahal izateko aukera eskaini nahi dizuegu.

  • Jostailuak, Eibar – Ermuko Gurutze Gorriko egoitzan (Gipuzkoa etorbidea, z/g Ermua) jasoko dira. Jostailuak eramateko data eta orduak hurrengoak dira:
  • Abenduak 12 eta 16an: 10:00etatik 13:00etara
  • Abenduak 13,14 eta 15ean: 10:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 18:00etara.

Jasoko ditugun material eta jostailuak:

  • Eskola materiala (koadernoak, karpetak, margoak, liburu eta ipuinak, estutxeak, motxilak, grapagailuak, zulagailuak, erregelak…)
  • Kirol materiala (baloiak, patineteak, bizikletak, patinak, kaskoak…)
  • Jostailuak (panpinak, puzzleak, motortxoak…)
  • Ez dira jasoko: Gerra jostailuak; hau da, ezpatak, armak, pistolak eta abar.

 

Advertisements
Post hau Guraso Elkartea atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzuna, mesedez

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s