Gelako Arduradunen batzarra

Guraso Elkartean hilero egiten ditugun bilerekin jarraituz, datorren astelehenean ere batzarra izango dugu Mogel Isasin. Kasu honetan berezia izango da, Geletako Arduradun diren guztien arteko batzarra izango baita.

Mogel Ikastolako Guraso Elkartean martxan jartzen ari garen komunikazio-plan berriaren harira, Ikastolaren eta Gurasoen arteko zubi-lan garrantzitsua egiten duten gela-arduradun guztiak batuko gara. Batzarraren helburuak, labur-labur, hauek izango dira: Komunikazio-planaren berri ematea, gela-arduradunen eginkizunen inguruan eta, oro har, gurasoen parte-hartzearen inguruan berba egitea, eta datozen hilabeteotako jardunaren inguruan hausnarketa egitea.

Deialdia, hortaz:

NORTZUK: Gelako Arduradunak
LEKUA: Mogel Isasi
EGUNA: abenduak 12
ORDUA: 19.00

Post hau Guraso Elkartea atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzuna, mesedez

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s