Urtero bezala, Saharar Herriari Elkartasuna Adierazteko Euskadiko Elkarteak, hainbat erakunderekin batera, errefuxiatu sahararren kanpamenduetarako elikagai karabana antolatuko du aurten ere.
Oraingoan honakoa eskatzen dute: hegaluze eta sardina latak oliotan, olioa, azukrea, arroza, lekaleak, pasta, konpresak eta pertsona nagusiendako pixoihalak.
Produktuak egunotan jasotzen dihardute ikastetxeetan, urtarrilaren 24a arte.
Sahararren aldeko elkarteak laguntza eskatu die ikastolako arduradun eta gurasoei.