Eibarko Klub Deportiboak antolatzen dituen mendi-irteeren artean haurrentzat pentsatutakoak ere badira (8 urtetik gorako neska-mutilentzat).
Haurren mendi-irteerak Eibarko ikastetxeekin batera antolatzen ditu Deporrak eta hauxe da 2012ko lehenengo sei hilabeterako dagoen programa:
- Urtarrilak 15: Ipuliño (Berastegi)
- Otsailak 12: Milpiribil (Arantzazu, Oñati)
- Martxoak 11: ibilaldi neurtua (Deba)
- Apirilak 22: Puttarri (Lizarrusti, Ataun)
- Maiatzak 6: Eibarko itzulia
- Maiatzak 20: Deba-Saturraran (Mutriku)
- Ekainak 3: Finalista eguna (Eibar-Kalamua-Arrate)
Izen ematea eskoletan bertan egiten da (haurrek arduradunei esanda).
Irteerak goizeko 8.15etan izaten dira, autobus geltokitik, eta itzulerak 14.00 inguruan. Gogoan izan haurrak bakarrik joaten direla, eskolako eta Deporreko arduradunekin batera. Gurasoak ere joan daitezke, nahi badute, baina ez autobusean (normalean ez delako lekurik egoten).
Hona hemen 2009ko Finalista eguneko bideoa (Gipuzkoako Mendi Federazioak ateratakoa).
Finalistaren Eguna 2009 from GMF-FGM on Vimeo.