Aste honetan liburutegi txokoa inauguratu da Argatxako eskolan. “Txiki-Txoko” izena jarri diote eta haur eta irakasle guztien artean ireki dute aste honetan.
Ipuin kontalaria etorri zitzaigun Iturburutik (Virginia Narbaiza) eta ondotxo ospatu genuen espazio berri honen sorrera.
Hemendik aurrera, talde bakoitzak aukera izango du, irakaslearekin irakurketaren zaletasuna lantzeko eta gurasoak ipuinak kontatzera gonbidatzeko asmoa ere badute. Argatxako gurasoen artean gonbidapena zabalduko da. Animo gurasook!