Aurreko astean elikaduraren inguruko hitzaldi ederra izan genuen Argatxako ikastetxean, Aizpea Izagirreren eskutik. Gelan lantzen ari diren “Gorputza” gaia aitzakia hartuta, elikadura osasungarriaren inguruko konturik interesgarrienak aipatu zituen Aizpeak. Piramidea ere eraiki zuten eta umeak oso gustura egon ziren.
Hona hemen pare bat argazki: