Guraso Elkartea

Eibarko Juan Antonio Mogel ikastolako Guraso Elkarteak bere baitan hartzen ditu Sansaburu, Argatxa, eta Iturburu ikastetxeetako haurren gurasoak.  Urtero ordaintzen dugun kuotari esker, gure seme-alaben hezkuntzarako interesgarri eta osagarri diren ekintzak eta baliabideak kudeatzen ditugu: irteerak eta txangoak antolatu, ikastaroak eta hitzaldiak, ikas materiala erosi Ikastolarako… azken batean, umeen prestakuntza osatzeko beharrezko diren material eta jarduerak kudeatzen ditugu.

WordPressen plataforma erabilita sortu dugun webgune honen bitartez, Ikastetxearen eta Elkartearen inguruko informazioa eta argibideak zabaltzen ditugu, Juan Antonio Mogel ikastolako kide garen guztion arteko komunikazioa errazteko eta arintzeko, guraso, ikastetxe eta irakasle.

Zuzendaritza eta lantaldeak

Une honetan ondorengo gurasoek osatzen dute Guraso Elkarteko zuzendaritza: Alaitz Aierbe, Ehari Ulazia, Iraia Ibañez, Itxaso Bilbao, Jon Arrieta, Katrin Arzuaga, Leire Ibarretxe, Nagore Espilla eta Olatz Zenarruzabeitia

Ardurak eta lantaldeak:

  • Zuzendaria:  Olatz Zenarruzabeita
  • Idazkaria: Nagore Espilla
  • Diruzaina: Alaitz Aierbe
  • Bokalak: Gainontzeko guztiak
  • Komunikazioa: Ehari Ulazia
  • Multikirolak eta aisialdia: Iraia Ibañez
  • Diru-kontuak: Alaitz Aierbe

Euskara, Agenda 21 eta bestelako gaiak: guztion artean.

Harremanetan jartzeko

Guraso Elkarteak Sansaburu ikastetxean (Sansaburu kalea 2. Zenbakia) dauka bere egoitza, eta elkartearen zuzendaritzatik deia egiten dizugu zure kezkak eta iradokizunak gurekin partekatzera. Guztion laguntza eta iritzia beharrezko dugu Guraso Elkartea indartzeko. Hainbat modutan hartu dezakezu parte:

  • Guraso Elkartean antolatzen ari garen lantaldeetan parte hartuz:  Natura, Elikadura eta jangela, txangoak eta irteerak antolatzen, Ikastolan antolatzen diren jaialdi eta ekitaldietan laguntzen, eskolaz kanpokoak antolatzen…
  • Elkartearen Batzarretan parte hartuz. Animo! Etorri zaitez eta eman zure iritzia, Ikastolaren jardunaz eta egin beharrekoen inguruan. Hileko lehenengo astelehenetan elkartzen gara, Sansaburu ikastetxean, arratsaldeko 7etan.
  • Zure iritzia eman, iradokizunak helarazi, webgune honen bidez, adibidez. Edo e-mail honetan: mogelge@gmail.com.

Jakin ezazue zuen ekarpenen eta iritzien zain gaudela.
Gurekin harremanetan jartzeko, idatziguzue.

Kirola Euskaraz 2011 (Mogel Ikastola)

Argazkia: Kirola Euskaraz 2011 ekitaldia.