2021-2022 ikasturteari hasiera eman diogu jada eta honekin batera eskola kirolari; une honetan mendiko irteerei.
Aurreko urtean bezala parte hartzaileek izen-ematea urriak 15a baino lehenago egin beharko dute, federazioak segurua tramitatzeko.

Ikasturtean zehar mendi irteeretan parte hartzeko izen-emate orokorra berriz, urriaren 15erarte irekita izango da eta blog honetan bertan, azpialdean duzuen formularioan betez egin behar duzue izen-emate hori.
Egutegia eskura dugunean helaraziko dizuegu.
- Informazio orokorra
- Lehen Hezkuntzako 3. 4. 5. eta 6. mailakoei irekia.
- Irteera hauetan parte hartzea dohain da
- Mendi irteerak igandetan izaten dira. Salbuespena jardunaldi mikologikoena da, larunbatez izaten baita.
- Irteerak umeen erritmo eta gaitasunei egokitutako ibilaldiak izaten dira.
- Ez da beharrezkoa irteera guztietara joatea, aukeratu daitezke.
- 5 irteera eginez gero domina irabazten dute umeek eta Arrateko Finalista egunean jasotzen dute.
- Antolatzaileak: Eibar Klub Deportiboa eta Eibarko ikastetxeak Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eibarko udalaren diru-laguntzekin.
- Ikasturte honetan 9 irteera egingo ditugu.
Ohar praktikoak
- Ordutegia: Irteerak 8:15ean Ego-gainen eta itzulera 14:30 aldera Urkizun(zubi-gain) eta Ego gainen.
- Eibartik kanpo izaten diren mendi-irteeratarako autobusa izaten da.
- Autobusean tokia baldin badago laguntzera joateko prest dauden zenbait guraso joan daitezke.
- Eraman beharrekoak: mendirako oinetako eta erropa egokia, motxila txikia, hamarretakoa eta ura.
- Izen-ematea: Ikasturte hasieran (urriaren 15erarte) izena eman behar da (seguruak egiteko) eta ondoren, irteera bakoitzerako izena eman behar da. Horretarako, bete itzazu beheko formularioa.
- Irteera bakoitzaren aurretik, ikastolan eman behar da izena.
- Arduradun bat 10 parte-hartzaileko.
- Aurten gainera Covid-19 a dela eta, neurri berri batzuk jarraitu beharko ditugu: maskarilaren erabilera, segurtasun tartea, talde kopuru murriztuak eta taldeak ikastolako banatuta…
Izen-ematea
Izena emateko beheko formularioa bete: