Mogel Guraso Elkartearen urteko Batzar Nagusia (azaroaren 19an, osteguna): ONLINE

Guraso Elkartea atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Mendi irteerak 2020-2021 Informazioa eta izen-ematea

2020-2021 ikasturteari hasiera eman diogu jada “normaltasun” berri batekin. Eta honekin batera eskola kirolari; une honetan mendiko irteerei.
Aurreko urtean bezala parte hartzaileek izen-ematea urriak 20a baino lehenago egin beharko dute, federazioak segurua tramitatzeko.

Ikasturtean zehar mendi irteeretan parte hartzeko izen-emate orokorra berriz, urriaren 20rarte irekita izango da eta blog honetan bertan, azpialdean duzuen formularioan betez egin behar duzue izen-emate hori.

Egutegia eskura dugunean helaraziko dizuegu.

 

  • Informazio orokorra
  • Lehen Hezkuntzako  3. 4. 5. eta 6. mailakoei irekia.
  • Irteera hauetan parte hartzea dohain da
  • Mendi irteerak igandetan izaten dira. Salbuespena jardunaldi mikologikoena da, larunbatez izaten baita.
  • Irteerak umeen erritmo eta gaitasunei egokitutako ibilaldiak izaten dira.
  • Ez da beharrezkoa irteera guztietara joatea, aukeratu daitezke.
  • 6 irteera eginez gero domina irabazten dute umeek eta Arrateko Finalista egunean jasotzen dute.
  • Antolatzaileak: Eibar Klub Deportiboa eta Eibarko ikastetxeak Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eibarko udalaren diru-laguntzekin.

Ohar praktikoak

  • Ordutegia: Irteerak 8:15ean Ego-gainen eta itzulera 14:30 aldera Urkizun(zubi-gain) eta Ego gainen.
  • Eibartik kanpo izaten diren mendi-irteeratarako autobusa izaten da.
  • Autobusean tokia baldin badago laguntzera joateko prest dauden zenbait guraso joan daitezke.
  • Eraman beharrekoak: mendirako oinetako eta erropa egokia, motxila txikia, hamarretakoa eta ura.
    • Izen-ematea: Ikasturte hasieran (urriaren 5erarte) izena eman behar da (seguruak egiteko) eta ondoren, irteera bakoitzerako izena eman behar da. Horretarako, bete beheko formularioa.
  • Irteera bakoitzaren aurretik, ikastolan eman behar da izena.
  • Arduradun bat 10 parte-hartzaileko.
  • Aurten gainera Covid-19 a dela eta, neurri berri batzuk jarraitu beharko ditugu: maskarilaren erabilera, segurtasun tartea, talde kopuru murriztuak…

Izen-ematea

Izena emateko beheko formularioa bete:

Guraso Elkartea atalean publikatua | 2 Iruzkin

Gurasoentzako formakuntza: Sexu heziketa etxetik

Kaixo familiak,

Urtarrilaren 23an, arratsaldeko 18:30ean, familientzat zuzendutako “Sexu heziketa etxetik” izeneko formakuntza abiatuko dugu. Eibar BHIko liburutegian izango da.

Erabiliko den metodologia eta argudio sexologikoa, taldearen beharrizan eta berezitasunetara egokituko dira eta Desirak zerbitzuko profesionalek bideratuko dute. Ikastaroaren iraupena 2 ordukoa izango da, bataz beste.

 

Hizlaria: Desira elkartea

Hizkuntza: Euskera

Eguna: Urtarrilaren 23an

Ordua: 18:30ean

Tokia: Eibar BHIko Liburutegian

 

Helburuak:

  • Sexu aniztasuna modu baikorrean lantzea.
  • Tresnak eskaintzea seme-alaben sexualitatearen akonpainamenduan

Edukiak:

  • Zer ulertzen dugu sexualitateari buruz hitz egiten dugunean? Sexualitatea praktika genitalak baino haratago ulertzea, gorputzen, plazerren eta desiren bizipena baita.
  • Aniztasuna – genero eta sexu aberastasuna: feminitateak/maskulinitateak, desirak, sexu eta genero identitateak…
  • Telebista eta sare sozialen eragina: harreman ereduak.
  • Harreman afektiboak: komunikazioa, adostasuna eta errespetua.
  • Familien papera: Nola lagundu seme-alaben sexualitatean?

Familien ohiko galderak:

  • Zein adinetan komeni da hitz egitea seme alabekin sexualitateari buruz?
  • Ze motatako mezuak transmititu behar ditugu sexualitatea balio positibotzat ulertzeko?
  • Eta aurreratzen bagara?
  • Nola sortu konfidantzazko giroa seme- alabekin sexualitatearen inguruan berba egiteko?
  • Nire semeak/alabak ez du beste klasekideen aurrean dutxatu nahi… nola jokatuko? Zein izan daiteke arrazoia?
  • Nola landu aniztasun sexuala seme-alabekin? Eta familia aniztasuna?
  • Zer esan hilekoari buruz?
  • …?

 

Honako puntuak, eta bestelako esperientziak, kezkak, iritziak edo iradokizunak eztabaidatzeko sekulako aukera bihurtzeko asmotan, gonbidatzen zaituztegu!

Hitzaldia ahalik eta modurik onenean antolatzeko, eskertuko genizuke, bertaratzeko interesa baduzu, hurrengo galdetegian izena ematea.

Agur bero bat!

Guraso Elkartea atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Mogel Guraso Elkartea federatzea

Kaixo Mogeleko familiak,

Aurreko batean jakinarazi genizuen bezela, Mogel Guraso Elkartea urteetan Sortzen izeneko Guraso Elkarteen Federazioko partaide izan da, baina Sortzen Gipuzkoan desagertu egin da eta ordutik gure Guraso Elkartea ez dago federatuta.

 

Federatuta egotea garrantzitsua dela deritzogu, formakuntza, aholkularitza, informazioa, tramiteetan laguntza etab eskeintzen duelako. Momentu honetan Baikara da martxan dagoen Euskal Eskola Publiko Guraso Elkarteen federazio bakarra eta beraiekin harremanetan jarri gara zer eskeintzen diguten jakiteko.

Mogel Guraso Elkarteko zuzendaritzatik ondo ikusten dugu Baikarako bazkide bihurtzea. Hurrengo bileran, urtarrilaren 13an, erabakia hartuko dugu eta zuen ekarpenak jasotzeko irekita gaude.

 

Zer da Baikara?

Baikara Federazioa Gipuzkoako eskola publiko ez unibertsitarioen Ikasle Gurasoen Elkarteen (IGE) Federazioa da. Gaur egun, federatutako 157 IGE ditugu, hauek Gipuzkoako eskola publikoen IGEetako %93a izanik. Hau dela eta, Baikara Gipuzkoako eskola publikoko ikasleriaren guraso gehiengoaren ordezkari eta bozeramaile da, Gipuzkoan Hezkuntza Publikoari eragin diezaioketen alderdi ezberdinak eztabaidatu eta erabaki daitezkeen negoziazio zein foro bezalakoetan lan eginez. Gure egitekoa Euskal Eskola Publikoko gurasoen ekimenak biltzea, babestea zein sustatzea eta haien benetako beharrei erantzutea da, gurasoen ordezkaritza bideratzen duten elkarteen bidez, gure seme-alabek prestakuntza pertsonal eta profesional sendoa izateko hezkuntzarik eta bitartekorik onenak izan ditzaten.

Baikara Federazioa EHIGE konfederazioko kidea da (Euskalherriko Ikasleen Gurasoen Elkartea). EHIGE euskal irakaskuntza publikoko guraso talde handienaren ordezkaria da.

Info gehiago: https://www.ehige.eus/eu/nor-gara-2/

 

Gure bilerak irekiak dira eta hileko lehen astelehenetan izaten dira Sansaburun, arratsaldeko 19:00etan. Jaieguna bada, hurrengo astelehenera pasatuko da.

Gure emaila mogelge@gmail.com

Guraso Elkartea atalean publikatua | Iruzkin bat utzi