Klika klika klika…..badator Korrika!!!

Pasa den astetik tipi-tapa tipi-tapa Korrika herririk herri dabil. Eibarrera bihar, apirilak 13a abiatuko da,14:45ak inguruan eta guraso eta ikasle guztiak animatu nahi ditugu Korrikan parte hartzera aurtengo abestiari jararaituz:

“Hauxe da gure leloa,

posible da klika aldatzea,

elkarren artean konektatzea.”

Eibarko Euskal Eskola Publikoko ikastetxe guztietako guraso elkarteek batera korrika egingo dugu.

15.05etan San Andres Eskolan jasoko dugu lekukoa eta Ibarkurutzeraino abiatuko gara.

Euskararen alde Amaña, Arrateko Andra Mari, J.A. Mogel, San Andres eta Urkizuko gurasoak bat eginik!

Juan Antonio Mogel Ikastolaren lekukoa Begoña Gorostidik eta Elena Egurenek eramango dute eta Guraso Elkarteana Paule Ibarrola Garatek, familien arteko zozketaren irabazleak, eramango du. 

10 eguna

  • Ikastetxeak eta irakasleek: San Andres Elizatik Zabaleta okindegiraino.
  • Eibarko Eskola Publiko Guraso Elkarteek: San Andres eskolatik Ibarkurutzeraino
  • Ordua: 14.45 (larunbata, apirilak 13)

Jantzi dezagun guztioak Ikastolako kamiseta/sudadera gorria, eta egin dezagun guztiok Korrika euskararen alde!

 

Berriak, Ekitaldiak atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

EUSKARALDIA: AUKERATU ROL-A

Mogel Guraso Elkartetik azaroak 23 eta abenduak 3a bitartean egingo den EUSKARALDIA ekimenean parte hartzera animatu nahi zaituztegu. Euskal Herri mailan ariketa 400 herri/auzoetan egingo da eta Eibar horietako bat da. Dagoeneko 70.000 lagunek eman dute izena, oraindik egin ez duenarentzako animatzeko deialdia egin nahi dugu.

  • Eibarren ere euskaraz errez eta eroso bizi nahi dugulako eta
  • Gurasook hizkuntza ohituretan ere eredu garelako

Aukeratu rol-a: Bihotz goxo, Belarriprest edo Ahobizi izan zaitez.

Eman izena lehenbailehen.

Guraso Elkartea atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Badator #EUSKARARIpuzka , Errigora kanpaina urriaren 24an hasiko da.

Aurten ere, J.A. Mogeleko gurasoek Errigora saskiak erosteko aukera izango dugu.

Bi saski daude aukeran:

  • Saski zuria: Pikillo saltsa, Pasta ekologikoa, Pikillo piper osoak, Orburuak, Zainzuri zuriak, Ardo beltz ekologikoa, Zainzuri-krema, Piperrada, Ozpin ekologikoa, Arroza, Teilak, Ardo eta kanela pastak, Txokolatezko cookieak
  • Saski beltza: Oliba-olio birjina estra, Ozpin ekologikoa, Mahats-zuku ekologiko, Orburu bihotzak, Piper txorizero mamia, Potxak, Ardo beltz ekologiko, Zainzuri zuriak, Borraja ekologikoa, Pikillo piper osoak, Arbendolak, Melokotoia almibarretan, TOmate frijitua

50 Euroren truke Nafarroako hegoaldeko produktuez osatutako saski bikaina jaso dezakegu. Kalitate bikaineko produktuak, bertan ekoiztuak eta nekazarien lana onartzen dutenak. Eta merkatuko prezio berean! Baina desberdintasun nabarmen batekin, %25a euskarari bideratuko zaiola herritar askoren lan boluntarioari esker.

Eskaerak Urriaren 24tik Azaroaren 14ra egin ditzakegu. Horretarako hurrengo galdetegia bete.

ERRIGORA ekimenak, auzolanean, Nafarroa hegoaldeko nekazaritza indartu asmo du, horretarako, eremu horretan propio ekoizten diren produktuak Euskal Herriko plazan jarriz. Izan ere merkatu globalizatuak konpetentzia baldintza gogorretara behartzen ditu bertako lehengaiekin lan egiten duten ekoizleak. Aldi berean Nafarroako Hegoaldeko euskalgintzari ekarpentxoa egin nahian bultzada ekonomikoa ematea ere badu helburu.

Horretara dator “NAFAR HEGOALDEKO UZTA; EUSKARARI PUZKA” Kanpaina. AEK, Sortzen eta Ikastolen elkartea eta zazpiak bat harreman sarearen elkarlanaren emaitza da.

50 Euroren truke Nafarroako hegoaldeko produktuez osatutako saski bikaina jaso dezakezu: Aurten produktu ezberdinez osatutako bi saski izango dituzue aukeran (Saski zuria eta beltza), Kalitate bikaineko produktuak, bertan ekoiztuak eta nekazarien lana onartzen dutenak. Eta merkatuko prezio berean! Baina desberdintasun nabarmen batekin, %25a euskarari bideratuko zaiola herritar askoren lan boluntarioari esker.

Bidelagun ditugun euskalgintzako eragileen irizpideei jarraituz aurten bilduko dugun dirua 3 proiektu hauetara joango da:

  • Lodosa eta Vianako ikastolen biziraupenera.
  • Erriberako AEKra.
  • D eredua Nafarroa osora hedatzeko ekimenetara.
  • Nafarroako hegoaldean Kultur agenda osatzeko ekimenetara.

Info gehiago:

https://www.errigora.eus/

https://www.facebook.com/ERRIGORAgara

Guraso Elkartea atalean publikatua | , hitzekin laburtua | Iruzkin bat utzi

Mendi irteerak 2018-2019 Informazioa eta izen-ematea

Eskola Kirola programan mendi irteerak antolatzen dira Eibarko ikastetxe eta Eibarko Klub Deportiboaren artean Ikastolako eta Eibarko beste eskoletako ikasleentzat.

Urriaren 6an Perretxikotara!

Datorren urriaren 6an, lehen irteera egingo da, Eibarko Klub Deportiboak antolatzen dituen Jardunaldi Mikologikoen barruan Perretxiko Bila joango gara. Bertan dugu irteera hau, eta ERNE, Perretxiko irteeran parte hartzeko izen-ematea ikastolan bertan egin behar da, umeek eman behar dute izena, eta gainera asteazkena, urriak 3 da horretarako azken eguna!

Ikasturtean zehar mendi irteeretan parte hartzeko izen-emate orokorra berriz, urriaren 5 erarte irekita izango da eta blog honetan bertan, azpialdean duzuen formularioan betez egin behar duzue izen-emate hori.

Egutegia 2018-2019

 

  • Urriak 6, larunbata: Perretxikotara! (Jardunaldi Mikologikoak)
  • Urriak 21, igandea: Finalista Eguna. Billabonan.
  • Azaroak 11, igandea: Arrasate (Udala), TELLAMENDI, Aramaio
  • Abenduak 9, igandea: Zumarraga (San Kristobal), SAMIÑO, Azkoitia
  • Urtarrilak 20, igandea: Deba-Saturraran
  • Otsailak 10, igandea: Oñati(Arantzazu) ENAITZ, Arantzazu
  • Martxoak 10, igandea: Ibilaldi neurtua: Eibar
  • Martxoak 31, igandea: PR-Gi 131
  • Apirila 14, igandea: Tolosa (Urkizu), ERNIOZABAL, Iturburu
  • Maiatzak 19, igandea: Lizarrusti, SARASTARRI, Aia
  • Ekainak 2, igandea: Eibarko Finalista eguna

 

  • Informazio orokorra
  • Lehen Hezkuntzako  3. 4. 5. eta 6. mailakoei eta DBH ko ikasleei irekia.
  • Irteera hauetan parte hartzea dohain da
  • Mendi irteerak igandetan izaten dira. Salbuespena jardunaldi mikologikoena da, larunbatez izaten baita.
  • Irteerak umeen erritmo eta gaitasunei egokitutako ibilaldiak izaten dira.
  • Ez da beharrezkoa irteera guztietara joatea, aukeratu daitezke.
  • 6 irteera eginez gero domina irabazten dute umeek eta Arrateko Finalista egunean jasotzen dute.
  • Antolatzaileak: Eibar Klub Deportiboa eta Eibarko ikastetxeak Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eibarko udalaren diru-laguntzekin.

Ohar praktikoak

  • Ordutegia: Irteerak 8:15ean Ego-gainen eta itzulera 14:00 toki berean.
  • Eibartik kanpo izaten diren mendi-irteeratarako autobusa izaten da.
  • Autobusean tokia baldin badago laguntzera joateko prest dauden zenbait guraso joan daitezke.
  • Eraman beharrekoak: mendirako oinetako eta erropa egokia, motxila txikia, hamarretakoa eta ura.
    • Izen-ematea: Ikasturte hasieran (urriaren 5erarte) izena eman behar da (seguruak egiteko) eta ondoren, irteera bakoitzerako izena eman behar da. Horretarako, bete beheko formularioa.
  • Irteera bakoitzaren aurretik, ikastolan eman behar da izena.

Guraso arduradunak

Mendi-irteera bakoitzean zenbait guraso joaten dira arduradun lanetan. Umeei lagundu eta beren ardura izaten dute guraso horiek. Guraso arduradun aritzeko euskalduna izatea eskatzen da. Guraso arduradun izateko prest bazaude umearen izen-ematean jar dezakezu zure izena.

Izen-ematea

Izena emateko beheko formularioa bete:

 

Guraso Elkartea atalean publikatua | Iruzkin 1