Mogel Guraso Elkartea federatzea

Kaixo Mogeleko familiak,

Aurreko batean jakinarazi genizuen bezela, Mogel Guraso Elkartea urteetan Sortzen izeneko Guraso Elkarteen Federazioko partaide izan da, baina Sortzen Gipuzkoan desagertu egin da eta ordutik gure Guraso Elkartea ez dago federatuta.

 

Federatuta egotea garrantzitsua dela deritzogu, formakuntza, aholkularitza, informazioa, tramiteetan laguntza etab eskeintzen duelako. Momentu honetan Baikara da martxan dagoen Euskal Eskola Publiko Guraso Elkarteen federazio bakarra eta beraiekin harremanetan jarri gara zer eskeintzen diguten jakiteko.

Mogel Guraso Elkarteko zuzendaritzatik ondo ikusten dugu Baikarako bazkide bihurtzea. Hurrengo bileran, urtarrilaren 13an, erabakia hartuko dugu eta zuen ekarpenak jasotzeko irekita gaude.

 

Zer da Baikara?

Baikara Federazioa Gipuzkoako eskola publiko ez unibertsitarioen Ikasle Gurasoen Elkarteen (IGE) Federazioa da. Gaur egun, federatutako 157 IGE ditugu, hauek Gipuzkoako eskola publikoen IGEetako %93a izanik. Hau dela eta, Baikara Gipuzkoako eskola publikoko ikasleriaren guraso gehiengoaren ordezkari eta bozeramaile da, Gipuzkoan Hezkuntza Publikoari eragin diezaioketen alderdi ezberdinak eztabaidatu eta erabaki daitezkeen negoziazio zein foro bezalakoetan lan eginez. Gure egitekoa Euskal Eskola Publikoko gurasoen ekimenak biltzea, babestea zein sustatzea eta haien benetako beharrei erantzutea da, gurasoen ordezkaritza bideratzen duten elkarteen bidez, gure seme-alabek prestakuntza pertsonal eta profesional sendoa izateko hezkuntzarik eta bitartekorik onenak izan ditzaten.

Baikara Federazioa EHIGE konfederazioko kidea da (Euskalherriko Ikasleen Gurasoen Elkartea). EHIGE euskal irakaskuntza publikoko guraso talde handienaren ordezkaria da.

Info gehiago: https://www.ehige.eus/eu/nor-gara-2/

 

Gure bilerak irekiak dira eta hileko lehen astelehenetan izaten dira Sansaburun, arratsaldeko 19:00etan. Jaieguna bada, hurrengo astelehenera pasatuko da.

Gure emaila mogelge@gmail.com

Post hau Guraso Elkartea atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzuna, mesedez