Artxiboa gaika: Guraso Elkartea

Guraso Elkartearen jardunaren inguruko informazioa.

EUSKARALDIA: AUKERATU ROL-A

Mogel Guraso Elkartetik azaroak 23 eta abenduak 3a bitartean egingo den EUSKARALDIA ekimenean parte hartzera animatu nahi zaituztegu. Euskal Herri mailan ariketa 400 herri/auzoetan egingo da eta Eibar horietako bat da. Dagoeneko 70.000 lagunek eman dute izena, oraindik egin ez … Irakurtzen jarraitu

Guraso Elkartea atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Badator #EUSKARARIpuzka , Errigora kanpaina urriaren 24an hasiko da.

Aurten ere, J.A. Mogeleko gurasoek Errigora saskiak erosteko aukera izango dugu. Bi saski daude aukeran: Saski zuria: Pikillo saltsa, Pasta ekologikoa, Pikillo piper osoak, Orburuak, Zainzuri zuriak, Ardo beltz ekologikoa, Zainzuri-krema, Piperrada, Ozpin ekologikoa, Arroza, Teilak, Ardo eta kanela pastak, … Irakurtzen jarraitu

Guraso Elkartea atalean publikatua | , hitzekin laburtua | Iruzkin bat utzi

Mendi irteerak 2018-2019 Informazioa eta izen-ematea

Eskola Kirola programan mendi irteerak antolatzen dira Eibarko ikastetxe eta Eibarko Klub Deportiboaren artean Ikastolako eta Eibarko beste eskoletako ikasleentzat. Urriaren 6an Perretxikotara! Datorren urriaren 6an, lehen irteera egingo da, Eibarko Klub Deportiboak antolatzen dituen Jardunaldi Mikologikoen barruan Perretxiko Bila … Irakurtzen jarraitu

Guraso Elkartea atalean publikatua | Iruzkin 1

Ikasturtea martxan!!

Pasa den irailaren 7an eman zitzaion hasiera ikaturte berriari. Ordutik badago 2018-19 ikasturtea martxan eta horrekin batera Guraso Elkartean ere lanean jarri gara. Azken lau urteotan Mogel Guraso Elkartearen zuzendaritzan aritu den guraso taldeari erreleboa eman genion pasa den maiatzaren … Irakurtzen jarraitu

Berriak, Guraso Elkartea, Mogel ikastola atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

2018-2019 Multikirola eta mendi-irteerak: bilera informatiboa

MULTIKIROLA 2018-2019 Oraindik aurtengo ikasturtea amaitu barik, baina honezkero hasi gara hurrengoa prestatzen. Izan ere, 2018-2019 ikasturteko multikiroletako taldeak eta ordutegiak antolatzeko ordua heldu da. Behin izena emateko epea amaituta, entrenamenduen ordutegi probisionala bidaltzen dizuegu (Multikirolako entrenamenduen ordutegia). Horrekin batera, … Irakurtzen jarraitu

Guraso Elkartea atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Ikastolako erropa salgai

Aurten ere Ikastolako arropa salgai egongo da Askasibar dendan. Arropa Euskaraz Bizi egunerako izan nahi baduzue, joan lehenbailehen zuen eskaera egitera dendara. Kamiseten salmentarekin dirutxo bat jasotzen da behar den zerbait erosi ahal izateko. Adibidez oin urte batzuk musika gelarako … Irakurtzen jarraitu

Guraso Elkartea atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Mogel Guraso Elkartearen urteko Batzar Nagusia (maiatzak 16, asteazkena)

Datorren maiatzaren 16an, asteazkena, 18:00etan, Mogel Guraso Elkartearen Batzar Nagusia egingo dugu. Urteko jardueraren errepasoa egin eta zuzendaritza berria osatzen hasiko gara. Animatu nahi zaituztegu Mogel Guraso Elkartearen lan-talde berrian parte hartzera emailera idatziz:┬ámogelge@gmail.com Gai-ordena: 2017ko diru-kontuak eta 2018ko aurrekontua … Irakurtzen jarraitu

Guraso Elkartea atalean publikatua | Iruzkin bat utzi