Bilatu
Mogel Guraso Elkartea
Eibarko Juan Antonio Mogel ikastolako Guraso Elkartearen webgunean zaude. Sansaburu, Argatxa, Iturburu eta Mogel Isasi ikastetxeetako haurren gurasoek osatutako elkartea. Ikastetxearen eta Elkartearen inguruko informazioa eta argibideak zabaltzen ditugu, guztion arteko hartu-emana sendotzeko asmoz.
Harremanetarako
Zure iritzien eta iradokizunen zain gaude. Idatziguzu.
Artxiboak hilabeteka: Iraila 2011
Guraso Elkartearen batzarra, urriaren 10ean
Guraso Elkartearen hurrengo batzarra urriaren 10ean izango da, astelehena, arratsaldeko 7etan. Elkarteak hileko lehenengo astelehenean egin ohi ditu bere bilerak, baina oraingoan astebete atzeratuko da, zuzendaritzako kideen ordutegi-arazoak direla eta. Bilerarako deialdia, beraz: Noiz: urriak 10, arratsaldeko 19.00etan. Non: Mogel … Irakurtzen jarraitu
Guraso Elkartea atalean publikatua
Iruzkin bat utzi
Tapoi bilketa Ikastolan
Ikastolako Zuzendaritzak jakinarazi digunez, aurten ere plastikozko tapoien bilketa egingo da ikasturte osoan zehar Argatxan eta Sansaburun. AINTZINA elkartea arduratuko da bilketaz eta aterako den etekin ekonomikoarekin hainbat gaixotasun larri dituztenei lagunduko zaie. Bilketagunea ikastetxeen sarreran egongo da.
Mogel ikastola atalean publikatua
Iruzkin bat utzi
Organo Gorenaren bilera, irailaren 21ean
Ikastolako Zuzendaritzak jakinarazi digunez, Juan Antonio Mogel ikastolako Organo Gorenaren hurrengo bilera datorren astean izango da, irailaren 21ean. Ohi bezala, Mogel Isasi ikastetxean izango da, arratsaldeko 18.30etan. Ikasturte hasierako gaiak eztabaidatuko eta erabakiko dira. Organo Gorenean parte hartzen dute, Ikastolako … Irakurtzen jarraitu
Eibarko ikastolako Guraso Elkartea sarean
Gaurtik aurrera, Eibarko Juan Antonio Mogel ikastolako Guraso Elkarteak bere txokoa izango du sarean. WordPressen sortutako webgune honen bitartez, Elkartearen eta Ikastetxearen inguruko informazioa zabaldu nahi dugu, Juan Antonio Mogel ikastolako kide garen guztion arteko komunikazioa errazteko eta arintzeko, guraso, … Irakurtzen jarraitu