Gaurtik aurrera, Eibarko Juan Antonio Mogel ikastolako Guraso Elkarteak bere txokoa izango du sarean.
WordPressen sortutako webgune honen bitartez, Elkartearen eta Ikastetxearen inguruko informazioa zabaldu nahi dugu, Juan Antonio Mogel ikastolako kide garen guztion arteko komunikazioa errazteko eta arintzeko, guraso, ikastetxe eta irakasle.
Webgunea oraindik ere amaitu barik dago. Argazkiak eta diseinua behin-behinekoak dira, testuak bukatzea ere falta zaigu, baina gutxika-gutxika egingo dugu.
Jakin ezazue zuen ekarpenen eta iritzien zain gaudela.
Zelako ondo! Pozten naiz. Oso ekimen interesgarrixa. Pentsatzen dot oso erabilgarrixak izango dala gurasuen arteko hartu-emona hobetzeko eta ikastolian jarduna sendotzeko. Eskerrik asko Guraso Elkartiari eta animo!