Ohiko galderak

Elkartearen inguruko ohiko galderak (FAQ)

Atal honetan gurasoen artean ohikoak diren galderak erantzuten saiatuko gara:

  • Zer da Mogel Guraso Elkartea?

Eibarko Juan Antonio Mogel ikastolako ikasleen gurasook osatzen dugu Mogel Guraso Elkartea. Ikastolak seme-alaben heziketa euskaraz gauzatzea nahi zuten guraso eta irakasleen ahaleginarekin sortu ziren, eta ondorioz Guraso Elkartea ikastolaren osagai izan da hasieratik. Mogel Guraso Elkartean Sansaburu, Argatxa, eta Iturburu ikastetxeetako ikasleen gurasoak gaude elkartuta.

  • Zein da elkartearen jarduera?

Ikastolaren ohiko funtzionamenduan laguntza eta babesa eskaintzen dio Guraso Elkarteak antolaketa lanen zama nagusia bere gain daramaten irakasle eta zuzendaritza taldeari. Gurasoen eta ikastolaren zuzendaritza eta irakasleen arteko zubi-lanak ere egiten ditu Guraso Elkarteak.

Oro har, gure seme-alaben hezkuntzarako interesgarri eta osagarri diren ekintzak eta baliabideekin laguntzen dugu Guraso Elkartetik: irteerak eta txangoak gauzatzeko baliabideak eskaini, ikastaroak eta hitzaldiak, Ikastolarako behar den ikas- materiala erosten lagundu… azken batean, umeen prestakuntza osatzeko beharrezko diren material eta jarduerak kudeatzen ditugu.

Horiez gain, ikastetxearen eta elkartearen inguruko informazioa eta argibideak zabaltzen ditugu, Juan Antonio Mogel ikastolako kide garen guztion arteko komunikazioa errazteko eta arintzeko, guraso, ikastetxe eta irakasle. Bestalde, gurasoen kezkak jaso eta ikastolara bideratzen ditugu.

Asmo pila bat ditugu: ikas-komunitatearen parte izan; ikas-proiektuan ahal dugun neurrian parte hartu eta lagundu; euskara bultzatzen saiatu; J.A Mogelen egunerokoak iruditan jasotzen saiatu; euskararen erabilera ezagutu eta sustatzeko egitasmoak bideratu nahi ditugu; Agenda 21 eta Bizikidetza batzordetan parte-hartzen dugu. Eta oro har, gurasoen eta ikastetxearten arteko harremana sendotu nahi dugu.

  • Zenbat ordaintzen da?

Guraso Elkartearen kuota urtean 70 eurokoa da. Bi zatitan ordaintzen da, 35 euro txanda bakoitzean. Famili ugarien kasuan eskolan dauden bi semek bakarrik ordaintzen dute.

  • Zer egiten dugu zure diruarekin?

Gure seme-alaben hezkuntzarako interesgarriak eta komenigarriak diren materialak eta jarduerak eta hezkuntza sistemak kubritzen ez dituenak ordaintzeko erabiltzen dugu. Adibidez: Material fungiblearentzat dirua ematen diogu Iturbururi (karpetak, arkatzak…); Irteeretako autobusak ordaintzen ditugu; Material berezia (adibidez 2015ean arbel digital bat (Mogel-Isasi) eta hainbat ordenadore (J.A Mogel. ) erosten ditugu.

  • Bilerak non eta noiz izaten dira?

Hilean behin biltzen da Mogel Guraso Elkartearen zuzendaritza taldea. Maiz, bilera horiek, hileko lehen astelehenean egiten ditugu, baina ez da beti egun edo toki berean izaten, beraz, etorri aurretik idatzi ( mogelge@gmail.com ) eta galdetzea komeni da.

  • Liburu salmenta

Ikastolako ikasleek ikasturtean behar izaten dituzten ikas-liburuak guraso elkartearen bidez erosten dira. Beraz, urtero, ikasturte hasieran, Guraso Elkartea arduratzen da irakasleek eta zuzendaritzak zehaztutako liburuak saltzeaz. Salerosketa horrek uzten duten irabaziak Guraso Elkartearen, eta beraz, Ikastolaren bestelako hainbat behar finantzatzeko erabiltzen dira.