Artxiboak hilabeteka: apirila 2017

“Nola landu euskararen inguruko motibazioa eta kontzientziazioa seme-alabekin”, maiatzak 4an gurasoentzat saioa

Datorren ostegunean, maiatzak 4, oso hitzaldi interesgarria izango dugu: haurren artean euskara erabilera sustatzeko tresnak eskainiko dizkigu Paula Kasaresek. Euskararen inguruko motibazio eta kontzientziazio saioa izango da. Umeentzat zaintza-zerbitzua egongo da. Lekua: Mogel Isasi Eguna eta ordua: maiatzak 4, osteguna, … Irakurtzen jarraitu

Ekitaldiak, Guraso Elkartea atalean publikatua | Iruzkin 1

Guraso Elkartearen urteko Batzar Orokorra asteazkenean (apirilak 26)

Datorren asteazkenean, apirilak 26, Guraso Elkartearen urteko Batzar Nagusia egingo dugu. Urteko jardunaren errepasoa egiteko aprobetxatuko dugu, eta zure ahotsa eta galderak entzuteko ere aprobetxatu nahiko genuke. Ikastetxeen bateratzeari buruzko informazioa ematen ere saiatuko gara. Bi deialdi egingo ditugu. HH … Irakurtzen jarraitu

Guraso Elkartea atalean publikatua | Iruzkin 1

“Adingabeak eta Internet: arriskuak eta nortasun digitala”, ikastaroa Markeskuan

Apirilaren 26an  “Adingabeak eta Internet: arriskuak eta nortasun digitala” ikastaroa hasiko da Markeskuan (apirilaren 26an, maiatzaren 3an, 10ean eta 17an, 17:00etatik 20:00etara). Prezioa 63/75/84 eurokoa da (bazkideak/langabeak/arrunta), baina Eibarko udalak erdia ordaintzen du. Zein arrisku daude Interneten gaztetxoentzat?  Nola saihestu … Irakurtzen jarraitu

Berriak atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Badator Korrika Eibarrera!

Joan zen asteburutik herririk herri dabil Korrika Euskal Herri osoan zehar. Otxandion hasi da aurtengo ekitaldia, eta Iruñean amaituko da datorren domekan jaialdi handi batekin.  Bitartean, herririk herri dabil, irudi zoragarriak utziz. Eibarrera datorren ostiral gauean helduko da (apirilak 7), … Irakurtzen jarraitu

Berriak, Ekitaldiak atalean publikatua | Iruzkin bat utzi