Apirilaren 26an “Adingabeak eta Internet: arriskuak eta nortasun digitala” ikastaroa hasiko da Markeskuan (apirilaren 26an, maiatzaren 3an, 10ean eta 17an, 17:00etatik 20:00etara). Prezioa 63/75/84 eurokoa da (bazkideak/langabeak/arrunta), baina Eibarko udalak erdia ordaintzen du.
Zein arrisku daude Interneten gaztetxoentzat? Nola saihestu ditzakegu gurasoek arrisku horiek? Zer nolako garrantzia du nortasun digitalak?
- Lekua: Markeskua
- Orduak: 12 ordu (4 egun, asteazkenetan, 17.00-20.00)
- Egunak: apirilak 26, maiatzak 3, 10 eta 17.
Familiek adingabeen errealitate digitala ezagutzea funtsezkoa da. Horregatik, Eibarko adingabeen errealitate digitala aztertzen ari gara. Horretarako, Eibarko ikastetxe guztiei eskaera luzatu genien, LH 5-6 eta DBH 1-2ko ikasleek galdetegi labur bat osatzea eskatuz (modu anonimoan). Zuen seme-alabek dagoeneko bete dute galdetegi hori.
Eibarren egin dugun galdetegi honetako emaitzetan oinarrituta egingo da ikastaro hau, horregatik, guraso eibartarrei dei berezia egiten diegu ikastaro honetan parte hartu dezaten gai honetan hausnarketa egin eta irizpideak argitzeko. Gainera, Eibarko Udalak diruz laguntzen du ikastaro hau.
Informazio gehiago nahi baduzu edo matrikula egiteko, HEMEN sakatu, edo deitu ondorengo telefonora (UEU – Markeskua): 943 82 14 26.