Bilatu
Mogel Guraso Elkartea
Eibarko Juan Antonio Mogel ikastolako Guraso Elkartearen webgunean zaude. Sansaburu, Argatxa, Iturburu eta Mogel Isasi ikastetxeetako haurren gurasoek osatutako elkartea. Ikastetxearen eta Elkartearen inguruko informazioa eta argibideak zabaltzen ditugu, guztion arteko hartu-emana sendotzeko asmoz.
Harremanetarako
Zure iritzien eta iradokizunen zain gaude. Idatziguzu.
Artxiboa gaika: Berriak
Klika klika klika…..badator Korrika!!!
Pasa den astetik tipi-tapa tipi-tapa Korrika herririk herri dabil. Eibarrera bihar, apirilak 13a abiatuko da,14:45ak inguruan eta guraso eta ikasle guztiak animatu nahi ditugu Korrikan parte hartzera aurtengo abestiari jararaituz: “Hauxe da gure leloa, posible da klika aldatzea, elkarren artean … Irakurtzen jarraitu
Berriak, Ekitaldiak atalean publikatua
Iruzkin bat utzi
Ikasturtea martxan!!
Pasa den irailaren 7an eman zitzaion hasiera ikaturte berriari. Ordutik badago 2018-19 ikasturtea martxan eta horrekin batera Guraso Elkartean ere lanean jarri gara. Azken lau urteotan Mogel Guraso Elkartearen zuzendaritzan aritu den guraso taldeari erreleboa eman genion pasa den maiatzaren … Irakurtzen jarraitu
Berriak, Guraso Elkartea, Mogel ikastola atalean publikatua
Iruzkin bat utzi
“Eibarren AKEBAI” ekimenaren aurkezpena, Guinness errekorra gainditzeko asmoz. Zatoz zu ere!
Datorren ekainaren 22an aurkeztuko da “Eibarren AKEBAI” plataforma eta egitasmoa. HerriĀ ekimen bat da, Eibarko eragile guztien topagune izan nahi duena, 10 urteko plangintzarekin, eta helburu nagusi bat izango duena: Eibarko haur eta gazteen artean euskararen erabilera handitzea. Egitasmo horri … Irakurtzen jarraitu
Berriak, Ekitaldiak atalean publikatua
Iruzkin bat utzi
Mogeleko atletak irabazle Gipuzkoako txapelketetan
Azken asteotan ospatu dira Gipuzkoako eskola-arteko atletismo txapelketak. Alebinen (11-12 urte) eta infantilen mailetan (13-14) dominak lortu dituzte gure atletek. Banaka lortu dituzten hainbat domina ahaztu gabe, taldeka egindako txapelketak azpimarratu nahi ditugu. Infantiletan neskak Gipuzkoako txapeldun izan dira sailkapen … Irakurtzen jarraitu
Berriak, Mogel ikastola atalean publikatua
Iruzkin bat utzi