Artxiboa gaika: Berriak

“Zer egin dezakegu gure seme-alabek euskara erabil dezaten?” (Oso hitzaldi interesgarria, ostegunean Mogel Isasin)

Datorren ostegunean, martxoak 30, oso hitzaldi interesgarria izango dugu Mogel Isasi ikastetxean. Karmelo Ayestak (Zeberio, 1963) emango du hitzaldia, arratsaldeko 18.30etan. Hitzaldiaren izenburua: “Zer egin dezakegu gure seme-alabek euskaraz egin dezaten?“. Lekua: Mogel Isasi Ordua: 18.30 Hizlaria: Karmelo Ayesta Ayesta … Irakurtzen jarraitu

Berriak, Ekitaldiak, Guraso Elkartea atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Baloirik gabeko egunak Iturburun

Duela bi urte galdeketa bat egin zen Iturburuko neska-mutilen artean. Gure ikasleei galdetu zitzaien nola ikusten zuten jolastokiaren erabilera eta jolas orduetako giroa, eta ea zer aldatuko zuten. Hori guztiori idazlanen bidez eta marrazkien bidez landu zuten Iturburuko ikasleek, adinaren … Irakurtzen jarraitu

Berriak, Mogel ikastola atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Ikastaroa gurasoentzat martxoan Portalean: “Comunicación y resolución de conflictos en la vida real y digital”

Eibarko Udalak ikastaro bat antolatu du DBHko gurasoentzat. Martxoan izango da (6 ordu, 3 egunetan banatuta) eta gaztelaniaz izango da. Izenburua: “Comunicación y resolución de conflictos en la vida real y digital” Datak: martxoak 8, 15 eta 22. Lekua eta … Irakurtzen jarraitu

Berriak atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

“Euskararen sagarrondoa” Mogel Isasin

Mogel Isasi ikastetxeak, Guraso Elkartearekin batera, Euskararen sagarrondoa ekimenean hartuko du parte. Lapurdiko Beñat Etxepare lizeoak abiatutako jarduera da. Sagarrondo bat landatuko da Mogel Isasi ikastetxe parean, ekintza xume horrek kanpaina honetan daukan sinbolismoarekin. Euskararen normalizazioan aletxo bi jartzen ditu … Irakurtzen jarraitu

Berriak, Ekitaldiak, Guraso Elkartea atalean publikatua | Iruzkin 1

“Familia y escuela” ikastaroa / curso

Eibarko Udalak antolatuta, 12 urtetik beherako seme-alabak dituzten gurasoei zuzendutako ikastaro bat egongo da azaro-abenduan. Gaztelaniaz izango da, Portalean. Azaroaren 15 eta 22, eta abenduaren 1ean. 18:00-20:00. Portaleako 2. pisuan. Garbiñe Arrizabalaga izango da irakaslea. Izena emateko, bidali zure datuak … Irakurtzen jarraitu

Berriak, Ekitaldiak atalean publikatua | Iruzkin 1

Ikastetxeko Organo Gorenak berritzeko gurasoak behar ditugu. Animatu eta eman izena!

Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe guztietan bezala, gure ikastetxeetako Organo Gorenak berritzeko prozesua hasi da aste honetan. Ikastetxeko Organo Gorenean parte hartzen dute ikastetxeko ordezkari nagusiek (zuzendaritzako kideak, gurasoak, irakasleak,…) eta bertan hartzen dira ikastetxearentzat garrantzitsu diren erabaki guztiak. Orain arte … Irakurtzen jarraitu

Berriak, Guraso Elkartea atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Eskola kirola, 2016-2017 egutegia

Aurtengo Multikirolak urriaren 17ko astean hasiko dira. Aste horretan izango dira lehenengo entrenamenduak eta urriaren 22 (larunbata) izango dira lehenengo jarduerak. Gogoratu Multikiroletan Benjaminek (3. eta 4. maila) eta Alebinek (5. eta 6. maila) hartzen dutela parte. Hemen duzue aurtengo … Irakurtzen jarraitu

Berriak, Ekitaldiak atalean publikatua | Iruzkin bat utzi