Ikastolako arropa salgai Askasibar kirol dendan

Aurten ere Ikastolako arropa salgai egongo da Askasibar dendan. Beti bezala, kamisetak, sudaderak eta frakak (mallak, piratak,…) egongo dira salgai.

20150504_171753Euskaraz Bizi egunerako izan nahi baduzue, joan lehenbailehen zuen eskaera egitera dendara.

Iaz kamiseten salmentarekin Iturburuko jolastokirako saskibaloirako saski txikiak erosi genituen (laster ipiniko dituzte jolastokian), eta orain bi urte musika gelarako teklatua.

Aurten, kamisetekin lortzen den diruarekin,  ingeleseko ekitaldi, antzerki eta bestelako jardunaldietarako mikrofono dotore bat erosi nahi dugu. Animatu denok zuen kamiseta gorria erosi eta janztera!

Gogoratu: Kirola Euskaraz Bizi egunetarako (ekainaren 3an handiena; ekainaren 10an txikiena), guztiok ere kamiseta eta sudadera gorriekin Iturburura. Baita gurasoak ere!

Hona hemen prezioak:
erropa

Post hau Berriak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzuna, mesedez

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s