“Nola landu euskararen inguruko motibazioa eta kontzientziazioa seme-alabekin”, maiatzak 4an gurasoentzat saioa

Datorren ostegunean, maiatzak 4, oso hitzaldi interesgarria izango dugu: haurren artean euskara erabilera sustatzeko tresnak eskainiko dizkigu Paula Kasaresek. Euskararen inguruko motibazio eta kontzientziazio saioa izango da. Umeentzat zaintza-zerbitzua egongo da.

  • Lekua: Mogel Isasi
  • Eguna eta ordua: maiatzak 4, osteguna, arratsaldeko 6.30etan.
  • Zaintza-zerbitzua egongo da umeentzat.

Guraso Elkarteak gure seme-alaben erabilera datuak jaso ditu, eta azken urteotan zenbait datu kezkagarri sumatu ditugu. Euskara-erabilera oso handia da 9-10 urtera arte (%80-90 ingurukoa), baina Iturburuko azken zikloan gaztelania sendotzen hasten da (6. mailako ikasleen %40 inguruk gaztelaniaz egiteko ohitura handia du, baita ikastetxean bertan ere), eta DBHn joera hori nagusitu egiten da, gutxika-gutxika gaztelania bihurtuz gure seme-alaben koadriletako hizkuntza nagusi eta ia bakar.

Zer egin dezakegun gurasook egoera hori iraultzeko? Gure gazteak “euskal hiztun oso” bihurtzeko? Kasaresek horretarako tresna eta baliabide batzuk emango dizkigu osteguneko saioan.

Paula Kasares (Iruñea, 1969) soziolinguistikan doktorea da, Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakaslea eta elebitasun goiztiarraren nahiz haurren euskarazko sozializazioaren arloetan ikertzailea eta dibulgatzailea.

Haurrak hiztun bilakatzeko bidean familiaren eragina agerikoa da. Gurasoen hizkuntza gaitasunak ez ezik, haien hizkuntza portaerek, jarrerek eta balioek ere baldintzatuko dute hein handi batean etxean eta, oro har, eskolaz kanpo neska-mutikoek euskararekin izanen duten harremana. Bestalde, ikasleek ikastetxean egiten duten hizkuntza ikasketa eta eskolaz landa haurrek duten hizkuntza erabilera loturik doaz biek elkar osatzen eta indartzen baitute.

Saioak xede hauek ditu:

  • Haurrei euskaraz egiteko motibazioa eta aukerak handitzea.
  • Aita-ama euskaldunak beren hizkuntza portaeren eraginaz eta seme-alabak euskaldun hazteko egin ditzaketen hautuen ondorioez jabearaztea.
  • Begiraleei haurren hizkuntza jokaeretan duten rolaz jabearaztea eta hizkuntza dinamizazioa, erabilera pizteko estrategiak eta motibatzeko bideez janztea.
  • Saioan gurasoei eta haurrak zaintzen dituzten helduei oro har, neska-mutikoak hiztun bilakatzeko prozesuan duten egitekoaz eta eman dezaketen laguntzaz ohartarazi nahi zaie.

Edukiak honako hauek izanen lirateke:

  • Haurrak nola bilakatzen diren hiztun.
  • Haurrak dituzten beharrak: motibazioa eta erabiltzeko aukerak.
  • Haurren hizkuntza portaerak ulertu. Familia eta ingurune soziolinguistikoa.
  • Haurrak euskara erabiltzeko motibazio bideak.
  • Hizkuntzaren dinamizazioa, euskararen erabilera sustatzeko bideak.
  • Hizkuntza jolasgai hartzea (ipuinak, kantak…).
  • Zuzenketak saihestu. Birformulazioen eta ereduen garrantzia.
  • Elkarrizketa sustatu “Euskaraz egin ezazue!” horretatik haratago.

 

Advertisements
Post hau Ekitaldiak, Guraso Elkartea atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzuna, mesedez

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s