Iaz galdu bazenuen, edo errepikatzeko gogoz bazara, hemen aukera: Euskararen transmisioari buruzko hitzaldia eskainiko du Paula Kasaresek berriz Eibarren, urtarrilaren 23an Portalea Kultur Etxean, oraingoan Akebaik antolatuta.
Hamaika berbaldi
Eibarren euskara sendotzeko planaren baitan Akebai antolatzen hasi den Hamaika berbaldietako bigarrena izango da Paula Kasaresena. Kike Amonarrizen hitzaldiarekin hasi da hitzaldi sorta. “Umeak euskaldun haztea helburu” izenburua izango du Paula Kasares-en hitzaldiak, eta urtarrilaren 23an, asteartea, 19:00etan Portaleko areto nagusian izango da.
Paula Kasares
Paula Kasares (Iruñea, 1969) soziolinguistikan doktorea da, Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakaslea eta elebitasun goiztiarraren nahiz haurren euskarazko sozializazioaren arloetan ikertzailea eta dibulgatzailea.
Iaz, Mogel Guraso Elkarteak gonbidatuta izan genuen Eibarren, euskararen inguruko motibazioa eta kontzientzia seme-alabekin lantzeko saio interesgarria eskaini baitzigun.
Gogoratu beraz:
- Hitzaldia: “Umeak euskaldun haztea helburu“
- Hizlaria: Paula Kasares
- Lekua: Portalea Kultur Etxea, Areto nagusia
- Data: Urtarrilak 23, asteartea, 19:00etan