Aurten ere, Errigorak bultzatzen duen kanpainan parte hartuko dugula jakinarazi nahi dizuegu. J. A. Mogel Ikastolan eskaera zerrendak egongo dira urriaren 26tik azaroaren 14arte. Bi saski daude aukeran:
- Saski beltza: Zainzuri estra lodiak, Orburu-bihotzak, Pikillo piper osoak, Ardo beltz ekologikoa, Ozpin ekologikoa, Melokotoia almibarrean, Oliba-olio birjina estra, Mahats-zuku ekologikoa, Potxak, Aran-marmelada, Almendrak, Kardu ekologikoa, Pikillo saltsa.
- Saski zuria: Zainzuri estra lodiak, Orburu-bihotzak, Pikillo piper osoak, Ardo beltz ekologikoa, Ozpin ekologikoa, Melokotoia almibarrean, Pasta ekologikoa, Arroza, Teilak, Patxaran-pastak, Molineritoak, Tomatea olioarekin, Pikillo piper mamia.
50 Euroren truke Nafarroako hegoaldeko produktuez osatutako saski bikaina jaso dezakezu. Kalitate bikaineko produktuak, bertan ekoiztuak eta nekazarien lana onartzen dutenak. Eta merkatuko prezio berean! Baina desberdintasun nabarmen batekin, %25a euskarari bideratuko zaiola herritar askoren lan boluntarioari esker.
Eskaerak egiteko bi aukera:
- Umeen bidez egin eskaera ikastolan bertan.
- Emailez eskatu ondoko helbidera: edurnezena@gmail.com
Jarri beharreko datuak: Kutxa kopurua Zuria/Beltza, Izen abizenak, Telefono zenbakia.
Erriberako produktuak euskararen alde
Nafarroako Erriberako produktuak, ekologikoak, etxeetara ekartzeko, auzolanean, eta gainera, Erriberan euskararen aldeko urratsak bultzatzen. Gure kasuan, Errigorako saskiekin lortzen dugun diru kopurua, D ereduko lerro berriak Erriberako eskola publikoetan zabaltzen, babesten, eta laguntzen inbertitzen dugula gogoratu nahi dugu. Aurten, Haizea Dinamika izena jarri diogu ekimen horiei.
Errigora ekimenak, auzolanean, Nafarroa hegoaldeko nekazaritza indartu asmo du, horretarako, eremu horretan propio ekoizten diren produktuak Euskal Herriko plazan jarriz. Izan ere merkatu globalizatuak konpetentzia baldintza gogorretara behartzen ditu bertako lehengaiekin lan egiten duten ekoizleak. Aldi berean Nafarroako Hegoaldeko euskalgintzari ekarpentxoa egin nahian bultzada ekonomikoa ematea ere badu helburu.
Horretara dator “NAFAR HEGOALDEKO UZTA; EUSKARARI PUZKA” Kanpaina. AEK, SORTZEN eta Ikastolen elkartea eta zazpiak bat harreman sarearen elkarlanaren emaitza da.
Bidelagun ditugun euskalgintzako eragileen irizpideei jarraituz aurten bilduko dugun dirua proiektu hauetara bideratuko da:
-
Lodosa eta Vianako ikastolen biziraupenera.
-
Erriberako AEKra.
-
D eredua Nafarroa osora hedatzeko ekimenetara Sortzen elkartearen bidez.
-
Nafarroako hegoaldean Kultur agenda osatzeko ekimenetara.