Ikasturtea martxan!!

Pasa den irailaren 7an eman zitzaion hasiera ikaturte berriari. Ordutik badago
2018-19 ikasturtea martxan eta horrekin batera Guraso Elkartean ere
lanean jarri gara.

Azken lau urteotan Mogel Guraso Elkartearen zuzendaritzan aritu den guraso
taldeari erreleboa eman genion pasa den maiatzaren 16ko Batzar Orokorrean.
Ordutik partaide berriak gaude, helburu berdina betetzeko asmoarekin: guraso
ikuspegitik, ikastolako zenbait alorren antolaketan parte hartzea.

Lehenik eta behin eta guztion izenean, eskerrak eman nahi dizkiegu azken lau
urteotan lanean aritu diren guraso horiei: Maite
Leturiondo, Ane Sarasketa, Ane Sarasua, Zaloa Etxaniz, Oier Araolaza,
Gorka Amuategi,  Joseba Zabala, Asier Sarasua, Aitor Lasa, Lorea
Gonzalez, Arantza Leiza, Nerea Ibarbia eta Aizpea Izagirre.

Lan handia egin izan dute urte horietan eta hainbat arlotan, egin izan duten
ekarpena esanguratsua izan da. Eskerrikasko bene-benetan.

Lan talde berrian, ilusioz hartu dugu lekukoa! Lanean gaude dagoeneko eta
ikasturte hasiera hau baliatu nahi dugu gure buruak aurkezteko eta zuen
ekarpena eta parte hartzea eskatzeko.
Egun, hurrengo gurasook osatzen dugu zuzendaritza taldea: Adriana
Aldazabal, Ainara Ibarra, Ainhize Gil, Asier Lopez de Vinaspre, Eneko
Astigarraga, Eva Perez de Albeniz, Idurre Ucin, Izaskun Alvarez, Jon
Telleria, Leire Maiora, Olatz Arce, eta Sonia Perez.

Hezkuntza, gurasoen ardura ere badelako, zuen ekarpen eta iradokizunen zain
gaituze…

 

Informazio gehiago: Mogel Guraso Elkartea

Post hau Berriak, Guraso Elkartea, Mogel ikastola atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzuna, mesedez

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s