Eskola Kirola programan mendi irteerak antolatzen dira Eibarko ikastetxe eta Eibarko Klub Deportiboaren artean Ikastolako eta Eibarko beste eskoletako ikasleentzat.
Urriaren 6an Perretxikotara!
Datorren urriaren 6an, lehen irteera egingo da, Eibarko Klub Deportiboak antolatzen dituen Jardunaldi Mikologikoen barruan Perretxiko Bila joango gara. Bertan dugu irteera hau, eta ERNE, Perretxiko irteeran parte hartzeko izen-ematea ikastolan bertan egin behar da, umeek eman behar dute izena, eta gainera asteazkena, urriak 3 da horretarako azken eguna!
Ikasturtean zehar mendi irteeretan parte hartzeko izen-emate orokorra berriz, urriaren 5 erarte irekita izango da eta blog honetan bertan, azpialdean duzuen formularioan betez egin behar duzue izen-emate hori.
Egutegia 2018-2019
- Urriak 6, larunbata: Perretxikotara! (Jardunaldi Mikologikoak)
- Urriak 21, igandea: Finalista Eguna. Billabonan.
- Azaroak 11, igandea: Arrasate (Udala), TELLAMENDI, Aramaio
- Abenduak 9, igandea: Zumarraga (San Kristobal), SAMIÑO, Azkoitia
- Urtarrilak 20, igandea: Deba-Saturraran
- Otsailak 10, igandea: Oñati(Arantzazu) ENAITZ, Arantzazu
- Martxoak 10, igandea: Ibilaldi neurtua: Eibar
- Martxoak 31, igandea: PR-Gi 131
- Apirila 14, igandea: Tolosa (Urkizu), ERNIOZABAL, Iturburu
- Maiatzak 19, igandea: Lizarrusti, SARASTARRI, Aia
- Ekainak 2, igandea: Eibarko Finalista eguna
- Informazio orokorra
- Lehen Hezkuntzako 3. 4. 5. eta 6. mailakoei eta DBH ko ikasleei irekia.
- Irteera hauetan parte hartzea dohain da
- Mendi irteerak igandetan izaten dira. Salbuespena jardunaldi mikologikoena da, larunbatez izaten baita.
- Irteerak umeen erritmo eta gaitasunei egokitutako ibilaldiak izaten dira.
- Ez da beharrezkoa irteera guztietara joatea, aukeratu daitezke.
- 6 irteera eginez gero domina irabazten dute umeek eta Arrateko Finalista egunean jasotzen dute.
- Antolatzaileak: Eibar Klub Deportiboa eta Eibarko ikastetxeak Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eibarko udalaren diru-laguntzekin.
Ohar praktikoak
- Ordutegia: Irteerak 8:15ean Ego-gainen eta itzulera 14:00 toki berean.
- Eibartik kanpo izaten diren mendi-irteeratarako autobusa izaten da.
- Autobusean tokia baldin badago laguntzera joateko prest dauden zenbait guraso joan daitezke.
- Eraman beharrekoak: mendirako oinetako eta erropa egokia, motxila txikia, hamarretakoa eta ura.
- Izen-ematea: Ikasturte hasieran (urriaren 5erarte) izena eman behar da (seguruak egiteko) eta ondoren, irteera bakoitzerako izena eman behar da. Horretarako, bete beheko formularioa.
- Irteera bakoitzaren aurretik, ikastolan eman behar da izena.
Guraso arduradunak
Mendi-irteera bakoitzean zenbait guraso joaten dira arduradun lanetan. Umeei lagundu eta beren ardura izaten dute guraso horiek. Guraso arduradun aritzeko euskalduna izatea eskatzen da. Guraso arduradun izateko prest bazaude umearen izen-ematean jar dezakezu zure izena.
Izen-ematea
Izena emateko beheko formularioa bete:
Kaixo, badakit berandu gabizela Mendi irteeretara apuntatzeko epea pasa delako,baña posible izango dan?
Eskerrik asko aldez aurretik.
Sergio Grande