Aurten ere, J.A. Mogeleko gurasoek Errigora saskiak erosteko aukera izango dugu.
Bi saski daude aukeran:
- Saski zuria: Pikillo saltsa, Pasta ekologikoa, Pikillo piper osoak, Orburuak, Zainzuri zuriak, Ardo beltz ekologikoa, Zainzuri-krema, Piperrada, Ozpin ekologikoa, Arroza, Teilak, Ardo eta kanela pastak, Txokolatezko cookieak
- Saski beltza: Oliba-olio birjina estra, Ozpin ekologikoa, Mahats-zuku ekologiko, Orburu bihotzak, Piper txorizero mamia, Potxak, Ardo beltz ekologiko, Zainzuri zuriak, Borraja ekologikoa, Pikillo piper osoak, Arbendolak, Melokotoia almibarretan, TOmate frijitua
50 Euroren truke Nafarroako hegoaldeko produktuez osatutako saski bikaina jaso dezakegu. Kalitate bikaineko produktuak, bertan ekoiztuak eta nekazarien lana onartzen dutenak. Eta merkatuko prezio berean! Baina desberdintasun nabarmen batekin, %25a euskarari bideratuko zaiola herritar askoren lan boluntarioari esker.
Eskaerak Urriaren 24tik Azaroaren 14ra egin ditzakegu. Horretarako hurrengo galdetegia bete.
ERRIGORA ekimenak, auzolanean, Nafarroa hegoaldeko nekazaritza indartu asmo du, horretarako, eremu horretan propio ekoizten diren produktuak Euskal Herriko plazan jarriz. Izan ere merkatu globalizatuak konpetentzia baldintza gogorretara behartzen ditu bertako lehengaiekin lan egiten duten ekoizleak. Aldi berean Nafarroako Hegoaldeko euskalgintzari ekarpentxoa egin nahian bultzada ekonomikoa ematea ere badu helburu.
Horretara dator “NAFAR HEGOALDEKO UZTA; EUSKARARI PUZKA” Kanpaina. AEK, Sortzen eta Ikastolen elkartea eta zazpiak bat harreman sarearen elkarlanaren emaitza da.
50 Euroren truke Nafarroako hegoaldeko produktuez osatutako saski bikaina jaso dezakezu: Aurten produktu ezberdinez osatutako bi saski izango dituzue aukeran (Saski zuria eta beltza), Kalitate bikaineko produktuak, bertan ekoiztuak eta nekazarien lana onartzen dutenak. Eta merkatuko prezio berean! Baina desberdintasun nabarmen batekin, %25a euskarari bideratuko zaiola herritar askoren lan boluntarioari esker.
Bidelagun ditugun euskalgintzako eragileen irizpideei jarraituz aurten bilduko dugun dirua 3 proiektu hauetara joango da:
- Lodosa eta Vianako ikastolen biziraupenera.
- Erriberako AEKra.
- D eredua Nafarroa osora hedatzeko ekimenetara.
- Nafarroako hegoaldean Kultur agenda osatzeko ekimenetara.
Info gehiago: