Datorren ekainaren 22an aurkeztuko da “Eibarren AKEBAI” plataforma eta egitasmoa. Herri ekimen bat da, Eibarko eragile guztien topagune izan nahi duena, 10 urteko plangintzarekin, eta helburu nagusi bat izango duena: Eibarko haur eta gazteen artean euskararen erabilera handitzea.
Egitasmo horri ekiteko, eta aurkezpen moduan, ekitaldi handi bat egin nahi dugu: Ekainaren 22an, iluntzean, Untzagan. Guinness errekor bat gainditzen saiatuko gara! Ekitaldi jendetsu eta koloretsua egin nahi da, eibartar guztiak euskararen inguruan bildu gaitezen.
Iturburuko ikastetxeak eta Guraso Elkarteak bat egiten dute euskararen aldeko egitasmo honekin. Jantzi Mogeleko kamiseta gorria eta etorri gurekin Untzagara!
Guinnessa gainditzeko, 2.500 pertsona elkartu behar gara Untzagan. Guztion parte-hartzea garrantzitsua da. Parte hartu nahi baduzue, izena eman behar da!
- Iturburuko gurasoei papera bidali zaizue ikastetxetik, izena emateko. Animo! Apuntatu!
- Bestela, apuntatu www.akebai.eus webgunean.
(Adi! 6 urtetik beherako umeak ikusle moduan egongo dira, baina ezin dute parte hartu ekitaldian bertan).
Aurten San Juanak 22an hasiko dira! Zatozte zuek ere, haur eta gurasoak! Euskararen Guinnessa gaindituko dugu!
Ekitaldia ekainaren 22an izango da, 19.00-20.30 bitartean. Informazio gehiago: www.akebai.eus.