Gurasoentzako formakuntza: Sexu heziketa etxetik

Kaixo familiak,

Urtarrilaren 23an, arratsaldeko 18:30ean, familientzat zuzendutako “Sexu heziketa etxetik” izeneko formakuntza abiatuko dugu. Eibar BHIko liburutegian izango da.

Erabiliko den metodologia eta argudio sexologikoa, taldearen beharrizan eta berezitasunetara egokituko dira eta Desirak zerbitzuko profesionalek bideratuko dute. Ikastaroaren iraupena 2 ordukoa izango da, bataz beste.

 

Hizlaria: Desira elkartea

Hizkuntza: Euskera

Eguna: Urtarrilaren 23an

Ordua: 18:30ean

Tokia: Eibar BHIko Liburutegian

 

Helburuak:

  • Sexu aniztasuna modu baikorrean lantzea.
  • Tresnak eskaintzea seme-alaben sexualitatearen akonpainamenduan

Edukiak:

  • Zer ulertzen dugu sexualitateari buruz hitz egiten dugunean? Sexualitatea praktika genitalak baino haratago ulertzea, gorputzen, plazerren eta desiren bizipena baita.
  • Aniztasuna – genero eta sexu aberastasuna: feminitateak/maskulinitateak, desirak, sexu eta genero identitateak…
  • Telebista eta sare sozialen eragina: harreman ereduak.
  • Harreman afektiboak: komunikazioa, adostasuna eta errespetua.
  • Familien papera: Nola lagundu seme-alaben sexualitatean?

Familien ohiko galderak:

  • Zein adinetan komeni da hitz egitea seme alabekin sexualitateari buruz?
  • Ze motatako mezuak transmititu behar ditugu sexualitatea balio positibotzat ulertzeko?
  • Eta aurreratzen bagara?
  • Nola sortu konfidantzazko giroa seme- alabekin sexualitatearen inguruan berba egiteko?
  • Nire semeak/alabak ez du beste klasekideen aurrean dutxatu nahi… nola jokatuko? Zein izan daiteke arrazoia?
  • Nola landu aniztasun sexuala seme-alabekin? Eta familia aniztasuna?
  • Zer esan hilekoari buruz?
  • …?

 

Honako puntuak, eta bestelako esperientziak, kezkak, iritziak edo iradokizunak eztabaidatzeko sekulako aukera bihurtzeko asmotan, gonbidatzen zaituztegu!

Hitzaldia ahalik eta modurik onenean antolatzeko, eskertuko genizuke, bertaratzeko interesa baduzu, hurrengo galdetegian izena ematea.

Agur bero bat!

Post hau Guraso Elkartea atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzuna, mesedez