NAFARROA HEGOALDEKO UZTA EUSKARARI PUZKA

Aurten ere, J.A. Mogeleko gurasoek Errigora saskiak erosteko aukera izango dugu.

Nafarroa hegoaldeko produktu bikainez osatutako hiru saski daude aukeran:

 

  • Saski beltza betikoa (50€): Mahats zukua, kardua, oliba olio birjina estra, melokotoia almibarrean, tailak, tomate frijitua, pikillo piperrak, zainzuri zuriak, orburu bihotzak, pikillo piper mamia, potxak, zainzuri krema, ardo beltz ekologikoa.

 

  • Saski berdea ekologikoa (60€): Mahats-zukua, ardo ozpina, oliba olio birjina estra, orburu bihotzak, pikillo piperrak, barazki menestra, pasta, arroza, zainzuru zuriak, potxak, ardo beltza. (GUZTIA EKOLOGIKOA)

 

  • Saski zuria berezia (70€): Pikillo piper-marmelada, orburuak, patxaran mantekatuak, zainzuri zuriak, txokolatezko arrokak, pikillo piperrak, polboroiak, ardoa (kriantza), patxarana, extra brut,

Zertarako eskatu saskiak?

Batetik, nola ez, dakartzaten produktuez gozatzeko. Bigarrenik, bertako ekoizpena sustatzeko. Eta, hirugarrenik, euskarari laguntzeko. Saskiak eskatuta, hauen balioaren %25 Nafarroa hegoaldeko eta erdialdeko euskalgintzari emango diozu.

Nafarroa hegoaldean eta erdialdean euskarak aurrera egin dezan, egin ezazue zuen eskaera.

Eskaerak Urriaren 30tik Azaroaren 20ra egin ditzakegu. Horretarako hurrengo galdetegia bete.

Info gehiago:

https://www.errigora.eus/

https://www.facebook.com/ERRIGORAgara

Post hau Guraso Elkartea atalean eta , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzuna, mesedez