Abenduaren 3an, “Ipini aurpegia euskarari”

Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, ekitaldia izango da udaletxeko patioan euskaren alde. Eibarko Udalak antolatuta, eta Eibarko hainbat elkartek, ikastetxek eta eragilek lagunduta (tartean gure Ikastola), “Ipini aurpegia euskarari” izango dugu.

Parte hartu nahi duten guztiei bakarkako argazkia aterako zaie argazki-mosaiko erraldoia osatzeko. Euskararen inguruan dituzten pentsamendu, sentimendu eta asmoak 10-12 hitzetan idazteko ere eskatuko zaie (etxetik idatzita ekar daiteke).

  • Eguna: abenduak 3
  • Ordua: 9:00-19:30
  • Lekua: Udaletxeko patioa
  • Argazki guztiekin mosaiko erraldoia osatuko da.

Parte hartzaileek idatzitako mezuak anonimoak izan daitezke eta Twitter eta Facebook bitartez ere zabalduko dira. Azkenik, beste batek idatzitako mezutxoa irakurriko du jendeak txandan-txandan eta megafonia bitartez entzungo da Untzagan.

Zenbat eta jende gehiagok parte hartu, hobeto! Zeu ere etorri! Bakarrik, familian, seme-alabekin, koadrilan… Eman aurpegia euskararen alde!

Post hau Ekitaldiak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzuna, mesedez

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s