Datorren abenduaren 3an, urtero bezala, Euskeraren Eguna ospatuko
dugu euskaltzaleok. Hori dela eta, ekitaldia antolatu dugu Eibarko euskalgintzako hainbat elkarte eta erakundek (kultur elkarteak, guraso elkarteak, ikastetxeak, …eta kittok, eta abar). Datorren asteazkenean izango da ekitaldia, arratsaldez, eta antolatu dugun ekitaldian parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu familia guztiak (ikasle, guraso, aitxitxa-amama eta abarrak).
Arratsaldeko 19.00etan Toribio Etxebarriako anbulategi parean dagoen
lorategian elkartuko gara, eta bertso-manifestua irakurriko dugu. Ondoren,
kalejiran, Untzagarantz abiatuko gara, harmailen aldeko plazaraino. Partehartzaileei argia ematen duen zeozer eramatea eskatu nahi dizuegu: kandelak,
linternak, frontalak… Eta eguraldiak aukerarik emango balu, baita Ikastolako kamiseta eta sudadera gorriak ere.
Untzagan bilduko gara guztioak, eta “Euskarak 365 Egun Eibarren” esaldia idatziko dugu kandelak erabilita, euskara egunero eta edonon erabili nahi dugula aldarrikatzeko. Kantu eta dantzarako ere izango da aukerarik, zelan ez.
Beraz, badakizu: datorren asteazkenean, abenduaren 3an, zatoz ekitaldira eta zuk ere eman bultzada euskarari.