Hamaiketakorako, zabor gutxiago eta fruta gehiago

Mogel Ikastolan hainbat jarduera egiten dira kontzientzia ekologikoa indartzeko eta natura babesteko, guztiak ere Agenda 21 programa barruan. Sarritan, ingurumenaz hitz egiten denean, badirudi natur parkeetaz, mendietaz edo itsasoaz ari garela, baina ahaztu egiten dugu ingurumena zaintzea edonon eta edonoiz egin beharrekoa dela. Etxetik eta ikastetxetik hasita. Izan ere, ez al dute eraginik ingurumen-arazoetan gure ikastetxean egiten duguna, baliabideen erabilera eta gure jokabideak?

Aurten bi kontu zaindu nahi ditugu jolas orduetan Iturburun.

  • Alde batetik, jolas garaian sortzen diren hondakinak murriztea nahi dugu. Horretarako, zuen seme-alaben hamaiketakoak tupper eta ohialezko zorrotxoetan bidaltzea eskatzen dizuegu.
  • Horrez gain, ostiralak “fruta eguna” izendatu ditugu eta, ahal dela, hamaiketakorako seme-alabei fruta ematea eskatu nahi dizuegu.

Natura eta osasuna zaintzea eguneroko kontua direlako.

eskolako-agenda-21

Post hau Mogel ikastola atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzuna, mesedez

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s