Multikirolak: 2015-2016 denboraldiko egutegia prest

Aste batzuk barru hasiko da Multikirolen denboraldi berria, urriaren 24an.

2015-04-25_multi

Aurtengoan 20 saio izango dira. 4 saio bakarkako kiroletan (judoa, atletismoa, pilota,…), eta bosna saio talde-kiroletan (futbola, errugbia eta eskubaloia). Denboraldia amaitzeko, Eskola Kirolaren jaia egingo da, urtero moduan, Untzaga inguruan, maiatza hasieran.

Hauxe duzue aurtengo egitaraua (jaitsi PDF formatuan).

page-0

Multikiroletako kuotaren lehengo zatia (45 euro)  datozen egunotan kobratuko dizuegu. Eta bigarren kuota (beste 45 euro) udaberri hasieran, hori ere zuen kontu korrontetik zuzenean.

Eskerrik asko Eskola Kirola programan parte hartzearren, eta ondo pasa 2015-2016 denboraldian!

Post hau Ekitaldiak, Mogel ikastola atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzuna, mesedez