Aste batzuk barru hasiko da Multikirolen denboraldi berria, urriaren 24an.
Aurtengoan 20 saio izango dira. 4 saio bakarkako kiroletan (judoa, atletismoa, pilota,…), eta bosna saio talde-kiroletan (futbola, errugbia eta eskubaloia). Denboraldia amaitzeko, Eskola Kirolaren jaia egingo da, urtero moduan, Untzaga inguruan, maiatza hasieran.
Hauxe duzue aurtengo egitaraua (jaitsi PDF formatuan).
Multikiroletako kuotaren lehengo zatia (45 euro) datozen egunotan kobratuko dizuegu. Eta bigarren kuota (beste 45 euro) udaberri hasieran, hori ere zuen kontu korrontetik zuzenean.
Eskerrik asko Eskola Kirola programan parte hartzearren, eta ondo pasa 2015-2016 denboraldian!