Ikastolak antolatutako mendi-irteerak hasi dira

Joan den asteburuan izan da aurten antolatutako lehenengo mendi-irteera. Gogoratuko duzuen moduan (aurreko egunetan pasatu genizuen informazioa), Eibarko ikastetxeek Klub Deportiboarekin batera antolatzen dituzten mendi-irteerak dira, Iturburuko 3-6 maila bitarteko haurrentzat.

Aurreko urteetan ume kopurua pixkat jaitsi zen arren, aurten sekulako arrakasta izan du eta dagoeneko 60 umetik gora apuntatu dira irteeretarako joateko (urtean zehar 10 irteera inguru izango dira).  Angel Ibarluzea gurasoa da arduraduna, eta berekin batera beste 10 guraso ere apuntatu dira laguntzaile modura.

Lehenengo irteera asteburuan izan zen, eta gure seme-alabak perretxiko bila joan ziren mendira. Oso ondo pasatu zuten, eta igandean erakusketa polita egin zen kalean, jardunaldi mikologikoen barruan. Sariketa bat ere egon zen partaideen artean, ea nork perretxiko ezberdin gehiago batu, eta hementxe irabazleetako batzuk.

Jardunaldi mikologikoak

Hurrengo irteera datorren azaroaren 15ean izango da (igandea), Gazume mendira. Iturrioztik igo eta Errezilera jaitsita. Oso bide polita da.

Animatu! Ordura arte!

Post hau Ekitaldiak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzuna, mesedez

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s