Euskararen normalizazioaren aldeko azoka ospatu zen Eibarren pasa den larunbatean. Eibarko Udaletxeak eta euskararen alde lan egiten duten elkarte eta erakundeek antolatuta, azoka bat ospatu zen Unzagan, “Euskaraz bizi nahi dut Eibarren” lelopean.
Multikirolen programa datorren astean hasiko da. Urtean zehar kirol jarduera ezberdinak egin ahal izango dituzte gure seme-alabek (Lehen Hezkuntzako 3-6 maila bitartekoek).
Multikirolen programa Eibarko ikastetxe eta Guraso Elkarte guztiek antolatzen dugu, udalaren laguntzarekin.
Hona hemen aurtengo egutegia. Kontuan izan, asteburuan jarduerarik ez dagoenean, astean zehar ere ez dela entrenamendurik izango.
Beste urte batzuetan bezala, aurten ere EUSKARAZ BIZI NAHI DUT azoka egingo da Eibarren. Udalaren laguntzarekin, Eibarren euskara sustatzen duten hainbat elkarte eta erakundek hartuko dute parte. Ikastolako Guraso Elkarteak ere parte hartuko dugu.
Azoka datorren larunbat goizean izango da, irailaren 20an, Untzagako plazan, goizeko 11:00tatik 14:30ak arte.
Aurreko edizioetan egindakoaren bidetik, azokan “Eibarren euskara ikastea, praktikatzea eta euskaraz bizitzea eta gozatzea errazten eta laguntzen duten egitasmoak plazaratuko direla” aurreratu dute antolatzaileek.
Bestalde, nahi duenak Euskaraz Bizi Nahi Dut kamiseta erosteko aukera izango du, Klub Deportiboan (irailaren 15ean, 17an eta 18an, 19.00etatik 20.30etara) eta egunean bertan Untzagan.
Flasmoba
Aurtengoan Flashmob bat ere egingo da 13:00tan eta 13:30tan. Taldean egindako dantza bat da Flashmoba.
Flashmob horretan edonork parte har dezake, umeak zein nagusiak euskal giro batean ondo pasatzea da helburua. Iturburuko ikasleak ikastetxean bertan ari dira dantza ikasten. Dantzaren pausoak ikasi nahi duenak, gainera, astelehenean eta asteazkenean 18:00tik 20:00tara izango du aukera Birakako lokalean Txirio-kalen.
Hemen ere ikus dezakezue dantzaren bideo bat: https://www.youtube.com/watch?v=97GFSRDEZY0#t=92 (hemen azpian duzuena). Ez da beharrezkoa aldez aurretik dantza jakitea, momentuan animatzen den edozein gehitu daiteke dantzara.
Umeak ez ezik GURASOAK ERE han izatea espero dugu. Animatu! Astebete duzue etxean praktikatzeko, eta zapatuan plazara!
Urtero bezala, ikasturte amaierarekin Guraso Elkartearen Batzar Orokorra egingo dugu.
Eguna: Maiatzaren 29an, osteguna Ordua: 18.30 Lekua: Mogel Isasin
Urteko lanen berri emango dugu, aurrekontuen errepasoa egin, eta abar. Aurten, gainera, Zuzendaritza ere aldatuko da. Azken 4 urteotan ardura hori izan duten gurasoek euren karguak utziko dituzte, eta 12 laguneko beste talde batek hartuko du Zuzendaritza.
Gogoan izan bilera garrantzitsua dela, urteko lan guztien errepasoa egiten delako, eta guraso guztientzat irekita dagoela. Mezu honekin batera bidaltzen dizuegu deialdia: batzar orokorreko 2014-05-29 deialdia (PDF).
Eibarko Juan Antonio Mogel ikastolako Guraso Elkartearen webgunean zaude. Sansaburu, Argatxa, Iturburu eta Mogel Isasi ikastetxeetako haurren gurasoek osatutako elkartea. Ikastetxearen eta Elkartearen inguruko informazioa eta argibideak zabaltzen ditugu, guztion arteko hartu-emana sendotzeko asmoz.
Harremanetarako
Zure iritzien eta iradokizunen zain gaude. Idatziguzu.