Geletako guraso-bilerak Iturburun

Ikasturte berriarekin batera, geletako batzarrak egiteko ordua ere heldu da. Haur Hezkuntzan (Sansaburun eta Argatxan) gelarik gehienetan egin dituzte bilerak. Gaur-bihar izango dira azkenengo taldeetan.

Datozen egunotan, berriz, Iturburuko gelen txanda izango da. Oraindik data guztiak erabat konfirmatu gabe dauden arren, hauxe da Iturburuko guraso-batzarren egutegi probisionala:

  • 1. maila: urriak 10
  • 2. maila: urriak 10
  • 3. maila: urriak 17
  • 4. maila: urriak 16
  • 5. maila: urriak 15
  • 6. maila: urriak 8 (gaur arratsaldean)

Esan bezala, bilera eta data guzti-guztiak ez daude oraindik erabat konfirmatuta; seme-alaben bitarten jasoko duzue zita. Bilera guztiak arratsaldeko 17.30etan izango dira.

Mogel ikastola atalean publikatua | 3 iruzkin

Multikirolak Eibar 2012-2013 egutegia

Hauxe da aurtengo Multikirol programaren egutegia Eibarren. Adinaren arabera kirola aldatu egingo da:

  • Urriak 6
  • Urriak 20
  • Azaroak 10
  • Azaroak 17
  • Azaroak 24
  • Abenduak 15
  • Abenduak 22
  • Urtarrilak 12
  • Urtarrilak 19
  • Urtarrilak 26
  • Otsailak 2
  • Otsailak 16
  • Otsailak 23
  • Martxoak 2
  • Martxoak 9
  • Martxoak 16
  • Apirilak 13
  • Apirilak 20
  • Apirilak 27
  • Maiatzak 4 (kirol eguna)
Ekitaldiak atalean publikatua | Utzi iruzkina

“Mintzapraktika” programetan izena emateko aukera

Norabaitek oraindik pentsatzen badu euskara praktikatzeko programak aspergarriak direla… oso oker dabil! Euskal Herri osoan zabalik dago Mintzapraktika programatan izena emateko aukera, baita Eibarren ere “berbetan” edo “gurasoak bebetan” programetan (…eta kitto! elkartearen eta Eibarko euskaltegien eskutik).

Animatu eta eman izena (etakitton edo Mintzapraktika.org webgunean). Bertan jasoko duzue informazio gehiago.

Ondorengo gutuna eta bideotxoa ere bidali dizkigute.

Berriak, Ekitaldiak atalean publikatua | Utzi iruzkina

“Euskaraz bizi nahi dut!” herri lasterketa Untzagan

Eibarko euskalgintzak antolatuta (EHE, …eta kitto!, eta abar) eta Euskal Herriko beste hainbat herritan egingo den bezala, bihar (larunbata) “Euskaraz bizi nahi dut” herri lasterketa egingo da. Euskararen alde egingo dugu antxitxiketan, Untzagan hasita.

Hitzordua bihar izango da, irailak 22, goizeko 11etan Untzaga plazan.

Adinaren arabera lasterketa eta distantzia desberdinak izango dira:

  • 0-6 URTE: 200 METRO
  • 7-11 URTE: 500 METRO
  • 12-17 URTE 1000 METRO
  • > 18 URTE: 4500 METRO

Lasterketetan parte hartzeko izena eman beharko da www.euskarazbizinahidut.org webgunean.

Animatu eta zatoz euskararen alde antxitxiketan egitera.

Berriak, Ekitaldiak atalean publikatua | Utzi iruzkina