Ikastolako gurasoen arteko posta-zerrenda eta buletina martxan

Aurtengo ikasturte hasieran erronka txiki bat hartu zuen Mogel Ikastolako Guraso Elkarteak: gurasoen arteko harremana sendotzea eta gure arteko komunikazioa (bai gurasoen artekoa, bai Elkarte barrukoa, zein Ikastolarekin daukaguna) ahal den neurrian hobetzea.

Gutxinaka-gutxinaka urratsak ematen joan gara. Lehenengo Guraso Elkartearen webgunea sortu genuen: MogelGE.com. Urtean zehar beste lantxo batzuk egiten ere joan gara. Eta, oraingoan, guraso guztiok jasoko dugun buletina jarri dugu martxan.

Ikasturtean zehar Ikastolako gurasoen e-mail helbideak jasotzen joan gara eta, hemendik aurrera, Guraso Elkartearen inguruko informazioa bide berri honen bidez jasoko dugu guztiok. MogelGE.com webgunean kaleratzen ditugun albiste guztiak ere, automatikoki, guraso guztiei bidaliko zaizkie.

Espero dugu, bide berri honekin, Guraso Elkartearen eta Ikastetxearen jarduera hobetuko dugula.

Eskerrik asko zuen laguntzagatik, eta edozein zalantza baduzue, Guraso Elkartean zure iradokizun, galdera eta eskaeren zain gaude.

Post hau Guraso Elkartea atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzuna, mesedez

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s