Kezka dantza-taldeak ondorengo oharra bidali digu, gurasoen artean zabaldu dezagun. Hona hemen:
Datorren larunbatean, maiatzaren 18an, Coliseo Antzokian eskainiko den Besta Berri ikuskizunera gonbidatu nahi zaitugu. Bilboko Arriaga antzokian estreinatu da ikuskizun hau eta Eibarkoa izango du bigarren emanaldia, ondoren Donostian Victoria Eugenia antzokian eskaintzeko.
Juan A. Urbeltz eta Argia dantzari taldearen ikuskizuna da Besta Berri eta bertan Kezka dantza taldeak parte hartzen du Argia, Duguna, Haritz, Xinkako, Maritzuli eta Gure-Kai taldeekin batera.
Argia: Besta Berri
2013ko maiatzak 18, larunbata, 20:00etan
Eibar, Coliseo antzokia
2013ko maiatzak 18, larunbata, 20:00etan
Eibar, Coliseo antzokia
Sarrera: 10 € Sarrerak salgai Kutxabanak-en eta Coliseoko txarteldegian Astelehenetan (19:00-20:00) eta ostiraletan (21:00-22:00).
Eibarko Klub Deportiboak antolatzen duen Euskal Jaiaren egitarauan, Eibarko Udala antolatzen duen Coliseo antzokiko dantza programazioan eta Eusko Jaurlaritzaren dantza zirkuitoaren baitan aurkeztuko da Besta Berri Eibarren.