“Errigora” kanpaina hasi da, Nafarroa hegoaldeko euskalgintzari laguntzeko otarreak

Abian da Errigora ekimenaren “Nafar hegoaldeko uzta, euskarari puzka” kanpaina, Nafarroako hegoaldeko ekonomia eta euskalgintza bultzatzeko eta indartzeko egindako urratsa. Iaz egin zen lehendabiziko aldiz, erabat arrakastatsua izan zen, eta aurten ere martxan da.

Información en castellano

 

Zertarako Errigoraren udazkeneko kanpaina?

Errigora” kanpainan Nafarroako produktuen otarreak banatzen dira (olioa, zainzuriak, tomatea, potxak,…). Euskal Herriko Erriberan ekoiztutakoa ezagutu eta kontsumitu dezakezu Errigoraren otarrari esker, nekazariengatik zuzenean jasotako goi mailako produktuak. Kanpainaren etekinak Nafarroa hegoaldeko euskalgintzari laguntzeko erabiliko dira: Erriberako ikastolei, “Euskaraz bizi eta ikasi” herri ekimenaren Hamarratz proiektuari, eta Erriberako AEKri.

Otarreak 50 euro balio ditu (merkatuko prezioa), eta hortik % 25a Erriberako euskalgintzara bideratuko da.

Iaz 8.000 saskitik gora banatu ziren eta 112.000 euro lortu ziren Nafarroa hegoaldeko euskalgintzarako.

Eskaerak egiteko

Azaroaren 12ra arte eska dezakezu otarrea. Non eskatu dezakezu Eibarren?

  • Ikastolan bertan, eskaera-orria inprimatu eta ikastetxean aurkeztuta.
  • eibar@errigora.org emailera idatziz
  • Ondorengo lekuetan: Aek euskaltegian, Depor tabernan, Kultuko bulegoan (astelehenetik ostegunera 17:00etatik 19:00etara) eta LAB sindikatuan.

Eskaerak azaroaren 12ra arte jasoko dira, eta otarreak azaroaren 17tik abenduaren 7rako epean banatuko dira. Ordainketa ere otarrea jasotzeko orduan egingo da. Eskaera Ikastolan eginez gero, otarrea ere ikastolan jasoko duzue (Sansaburun).

Saskian dauden produktuak

Saskian dauden produktuak honakoak dira: bi olio botila (bat ekologikoa), bi piper poto (bat ekologikoa), potxak, kardoa, mahats-zukua (ekologikoa), orburuak, bi zainzuri lata, tomate saltsa (ekologikoa) eta barazki krema (ekologikoa), pikillozko marmelada (ekologikoa) eta ardi beltz botila (ekologikoa). Guztiak ere kalitate onekoak.

Errigora 2014 otarrea

Produktuak aukeratzeko garaian, bestalde, zenbait irizpide kontuan izan da, hala nola nekazaritza ekologikoa bultzatzea, tamaina txikiko enpresak izatea, eta lan-baldintza duinak errespetatzea.

Informazio gehiago: www.errigora.eus.

Post hau Berriak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzuna, mesedez

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s