2016-2017 ikasturteko multikirola eta mendi-irteerak: ordutegia eta bilera informatiboa

Oraindik aurtengo ikasturtea amaitu barik, baina honezkero hasi gara hurrengoa prestatzen. Izan ere, 2016-2017 ikasturteko multikiroletako taldeak eta ordutegiak antolatzeko ordua heldu da.

Behin izena emateko epea amaituta, entrenamenduen ordutegi probisionala bidaltzen dizuegu (Multikirolak ordutegia 2016-2017). Horrekin batera, ekainaren 8an (datorren asteazkena) Mogel Isasin 19.00etan egingo dugun bilera informatibora ere gonbidatzen zaituztegu.

2015-04-25_multi

Multikiroletan izena eman duten umeen kopurua zein den jakin bezain laster, zehatz-mehatz kalkulatuko dugu Multikiroletan zenbat taldek parte hartuko duen eta zer ordutegi izango duten. Ahal den neurrian, idazki honekin batera doan ordutegia mantentzen saiatuko gara. Edozein aldaketa balego, ikasturte amaierarako jakinaraziko genizueke, irailean ahalik eta arazo gutxien izan dezazuen Multikirolak eta gainerako eskolaz kanpoko jarduerak koordinatzeko.

Multikirolen zenbatekoa, guztira, 90 eurokoa izango da. Ordainketa 2016-2017 ikasturtean egingo da 2 epetan.

Hona hemen, jarduerari buruzko informazio gehigarria:

  • Eskolaz kanpoko kirol ekintza da. 20 asteburu izaten dira, urritik maiatzera bitartean banatuta.
  • 20 aste horietan, aste barruan bi entrenamendu edukiko dituzte, eta larunbatetan partiduak edo ekintzak.
  • Asteburuetan partidurik ez dagoen asteetan (oporrengatik edo zubiengatik), aste barruan ere ez da izaten entrenamendurik.
  • Entrenamenduetan eta larunbateko partiduetan parte hartzea derrigorrezkoa da. Apuntatzen denari erregulartasuna eskatuko zaio, ahal den guztietan parte hartu dezan, taldea ez kaltetzeko.
  • Lehenengo lau asteetan banakako kirolak landuko dira, umeak ez dira talde bezala apuntatuko bakarka baizik. Banakako kirolen artean:
    • A jarduera: atletismoa / pilota / saskibaloia.
    • B jarduera: patinajea / judoa / waterpoloa / duatloia.
  • Umeek A taldeko kirol bat, eta B taldeko beste bat, aukeratu beharko dituzte.
  • 20 aste horiek honela banatuko dira: 4 aste banakako kirolak ( 2 aste A taldeko kirola, beste 2 aste B taldeko kirola); 5 aste futbola; 5 aste eskubaloia; 5 aste errugbia; azken asteburuan Kirol Eguna Untzagan.

Guzti honen inguruko informazioa banatzeko, eta zuen zalantzak argitzeko (batez ere zuen umea lehenengoz apuntatu bada), bilera batera deitzen zaitugu:

  • EGUNA: ekainak 8.
  • ORDUA: arratsaldeko 19:00etan.
  • LEKUA: Mogel Isasi.

Eskola arteko Multikirolen amaiera-jaia Unben (Eibar)

 

Mendi-irteerak 2016-2017

Ekainaren 8ko bileran, multikirolez gain, mendi-irteeren informazioa ere banatuko dugu. Mendi-irteerak ere eskolaz kanpoko ekintzak dira, Eibarko Klub Deportiboaren eta Eibarko ikastetxe guztien artean antolatzen direnak. Hau ere, Iturburuko 3-6 mailetako umeentzat da. Informazio guztia lotura honetan duzue. Laburpen txiki bat:

  • Lehen Hezkuntzako 3. 4. 5. eta 6. mailakoei irekia.
  • Irteera hauetan parte hartzea doan da.
  • Mendi irteerak igandetan izaten dira. Salbuespena jardunaldi mikologikoena da, larunbatez izaten baita.
  • Irteerak umeen erritmo eta gaitasunei egokitutako ibilaldiak izaten dira.
  • Ez da beharrezkoa irteera guztietara joatea, aukeratu daitezke; baina ikasturtean zehar erregulartasun bat ere eskatzen da.
  • 6 irteera eginez gero domina irabazten dute umeek eta Arrateko Finalista egunean jasotzen dute.
  • Eibartik kanpo izaten diren mendi-irteeratarako autobusa izaten da. Autobusean tokia badago laguntzera joateko prest dauden guraso batzuentzat tokia egon daiteke.
  • Izen-ematea: Ikasturte hasieran izena eman behar da (seguruak egiteko) eta ondoren, irteera bakoitzerako konfirmatu egin behar da.

Guzti honen inguruko informazioa banatzen eta zuen zalantzak argitzen saiatuko gara ekainaren 8ko bileran, batez ere zuen umea lehenengoz apuntatu bada. Gogoratu:

  • EGUNA: ekainak 8.
  • ORDUA: arratsaldeko 19:00etan.
  • LEKUA: Mogel Isasi.

2014-11-16_legazpi-mendi-irteera_OA_11-32-46-r

Post hau Berriak, Ekitaldiak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzuna, mesedez

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s