DBHko Guraso Elkarteko Zuzendaritza berria martxan

Joan zen asteartean, hilak 8, egindako batzarrean hasi zen ofizialki lanean DBHko Guraso Elkartearen Zuzendaritza berria. Nerea Atxa (presidentea), Aresatz Usobiaga (idazkaria), Leire Berasaluze (diruzaina), Edurne San Martin, Enrike Gisasola eta Aitziber Iriarte (bokalak) dira zuzendaritza-talde berriaren kideak.

Gure seme-alabentzat horren garrantzitsuak diren ikasturte hauei begira, lanerako prest azaldu da guraso berriek osatutako zuzendaritza. Lan mardula dugu aurrean, baina aukera aparta ere bada etorkizunari begira, gauzak ahalik eta hobeen egiteko.

DBHko ikasleen gurasoen ordezkari gisa, guraso guztien ahotsak entzuteko eskaera luzatzen du Guraso Elkarte Zuzendaritza berriak. Izan ere, guraso guztien partaidetza bultzatzea du honek xede nagusietako bat, ikastetxea komunitate gisa hautemateko eta, denon artean, gure seme-alabentzako ingurune ahalik eta egokiena eraikitzeko, are gehiago hurrengo urteotan ikastetxeak izango dituen aldaketei begira.

Urtean zehar hainbat proiektu eta jarduera gauzatzeari buruz hausnartu eta haiek antolatzeko orduan oso baliagarriak dira guraso guztion ekarpenak eta, guraso gisa, oso lagungarri izan gaitezke guztiak.

Guraso gehiago behar dugu Guraso Elkartean eta, ondorioz, aukera hau aprobetxatu nahi du Guraso Elkartearen zuzendaritzak gurasoei gonbidapena luzatzeko. Zuen ekarpenak eta laguntza beharrezkoak ditugu!

Animatu eta etor zaitezte Guraso Elkarteko zuzendaritza taldera!

Advertisements
Post hau Guraso Elkartea, Mogel ikastola atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzuna, mesedez

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s