Hamaika galdera fusioaren aurrean / Once preguntas sobre la fusión

(abajo en castellano)

Mogel Isasi ikastetxeko Ordezkaritza Organo Gorenaren (O.O.G.) bilera egin berri da. Besteak beste DBH eta Batxilergoko ikastetxeen fusio prozesuaren inguruko informazioa, urria, eskaini du Mogel Isasiko zuzendariak. Nobedade apurren artean, oraingoz batxilergoko fusioa partziala izango dela. Alegia, Uni Eibar oraingoz ez da sartuko bateratzean.

2017-2018 ikasturtean Mogel Isasin kokatuko da DBH-1, eta bertan izango dira kurso bereko 8 gela. Urtarrilean irekiko da matrikulazioa eta eskaintza publikoan aukera bakarra izango da: Mogel Isasi. Itzio eta Mogel Isasiko zuzendaritzak curriculumak eta ikasketak planak bateratzen ari dira.

Gurasoak zalantzaz, galderaz eta kezkaz beteta gaude, eta galdera eta kezka horietako batzuk agertu dira Organo Gorenean. Galdera horietako asko ikastetxe berriaren Hezkuntza Proiektuak erantzun beharko lituzke, baina hezkuntza proiekturik egin gabe ari dira fusioa gauzatzen, ikastetxe berri bat martxan jartzeko nahitaezkoa eta parte-hartze zabalaren bidez osatu beharrekoa izan arren.

Galderak bereziki Mogel Isasiko zuzendariari bideratu dizkiogu, baina ez dugu erantzunik jaso. Hemen konpartitzen ditugu galderok, Olentzerori gutuna bailiran, gure ardura eta larritasuna aitortuz:

Ezinbestekoa iruditzen zaigu fusio honek hezkuntza prozesuaren kalitatean negatiboki eragin dezaketen aspektuak aurreikusi eta horiei aurre egingo dieten neurriak planteatzea. Hamaika galdera eta zalantza dago airean:

  1. Zein irizpide erabiliko da zentro berriko gelen antolaketa egiteko? Jakin beharra daukagu eta antolaketa irizpide hori finkatzeko orduan Ordezkaritza Organo Goren honek zeresana izan behar duela aldarrikatzen dugu.
  2. Gauza jakina da zentro honetako irakasle asko jubilatuko direla hurrengo bi-hiru-lau urteetan. Horietako asko DBHko 1. eta 2. mailetan dihardutenak. Ikastetxe honetako irakasle finkoen kopurua asko txikituko da justu fusioa gauzatzen ari den une berean, eta jakinekoa da baita ere, eskarmentudun irakasleek 3. 4. eta batxilerreko mailetan irakasteko joera izan dezaketela. Aurreikusi daiteke beraz 1. eta 2. mailako irakasle talde batez ere interinoz, epe motzerako etorriko diren irakasle gaztez beteta egotea. Oso larria iruditzen zaigu mailarik delikatuenetan urte batetik besterako transmisioa egingo duen irakasle talde egonkor eta sendo bat ez izatea ikastetxeak behar dituen erronka eta proiektuei aurre egiteko. Ziklo ahulena babesgabe eta jarraipen finkorik gabe gelditu daiteke. Nola aurreikusten da horri erantzutea?
  3. Ikastetxeko ohiko martxara egokitzeko zailtasunak dituzten ikasleak sakabanatzea hobetsi da orain artean, baina bateratzean ezinbestez denak zentro berean batuko dira. Horiek eta erritmo desberdineko ikasleak aurrera ateratzeko baliabide gehiago behar dira. Zeintzuk dira bateratzera begira hitzartu diren baliabide berriak, bai DBHri dagokionez eta jakina, LHn ere, kasu gehienetan premia latzenak lehen hezkuntzatik arrastratzen direla jakinda?
  4. Espazio eta irakasgaien kudeaketa. Zuloagan (8+8+5 talde) ezartzen badira, non aurreikusten da Gorputz Hezkuntza saioak ematea? Mogel Isasiko oraingo musika gelak, informatika gelak, erantzun ahal izango dio eskaera berriari? Zuloaga eta Mogel Isasin non emango dira Teknologia? Plastika? Nola kudeatuko dira jolasorduak Mogel Isasin, adin bereko horrenbeste ikaslerekin? “Edozer gauzak” ez du balio. Espazioen antolaketa eta egokitze plana ikusi nahi dugu. Eta orain izan behar da hori, matrikulazioa orain egiteko asmotan baitago.
  5. Aniztasunari modu inklusiboan erantzutea ez da soilik eskola desberdinetako ikasleak ikastetxe berberean batzea. Zein neurri eta baliabide osagarri baieztatu ditu hezkuntza sailak? Jakin behar dugu hori. Ikastetxeak badaki? Non daude aniztasuna kudatzeko planak? Eta hizkuntza alorreko plana? Zailtasun akademikoak dituztenen kasuan? Arazo emozionalak dituztenekin zer? Aniztasunari erantzutea nahi bazaio, zein baliabide izango ditugun zehatz jakin behar dugu. 
  6. Gautenaren gela egonkorra dago orain Mogel Isasin. Bertan jarraituko du? Ez genuke beste modu batera ulertuko. Ez du balio inklusibitateaz hitz egitea eta gero Gautena bezalako proiektuak kanpoan uztea. ZIG (hezkuntza premia bereziak dituztenak) gelekin zer gertatuko da? Eta ACIdun ikasleak? (egokitzapen curricularra dutenak). Inklusibitatearen izenean ere hauek eskola berean egon behar dute. Nola dago aurreikusita hau guztia? Non dago hau azaltzen duen plana?
  7. Ikastetxea elkarrengandik urrun dauden bi eraikinetan egoteak, klaustroaren koordinazio eta kohesio arazoak ekar ditzake. Zuzendaritza non egongo da? Nola bermatuko da bi ikastetxeen ildoak, proiektuak norabide berdinetik doazela? Bi zikloen arteko ikasleen ezagutza eta jarraipena egiteko zein plan dago?  Bermatuko da ordu gutxiko ikasgaietan irakasleek bi eraikinetan gora eta behera ez ibiltzea?
  8. Euskaraz ikasi, euskaratik euskarara hezi izan du ardatz ikastetxe honek orain artean. Zein asmo dago horren inguruan. Zein aurreikuspen daude euskararen ezagutza eta erabilerari dagokionez zentro berrian? Zein da euskararen erabilera bermatu eta indartzeko plana? Zein hizkuntza politika aurreikusten da zentro berrian? Zein neurri hartuko dira euskarak jarrai dezan izaten eskolaren lehentasunezko hizkuntza eremu guztietan? Hasi ikasgeletan, kudeaketa eta antolaketa lanetan, gurasoen bileretan, komunikazioan, organo gorenean…
  9. Mogel-Isasin Ekia proiektuarekin lan egiten da eta metodo horrek laneko hizkuntza nagusiaren, euskararen, ezagutza eta konpetentzia maila altua eskatzen du. Zein aurreikuspen dago Ekia proiektuari dagokionez aurrera begira?
  10. Hauspoa proiektua izan da azken bi urteotako berrikuntza eta apustu handienetakoa Mogel-Isasin. Zein planteamendu egiten da Hauspoarekin aurrera begira? Zer gertatuko da Hauspoarekin?
  11. Zein neurri hartuko dira Hezkuntza Kalitatea bermatzeko eta hobera egiteko? Norena da erantzunkizuna dauden zalantza eta arazo guztiei erantzun egokia ematen ez bazaie? Norena da ardura bateratzea presaz bideratzearen ondorioz hezkuntza kalitatean jaitsiera gertatzen baldin bada? Nork hartuko du erantzunkizuna?

Esan bezala, gurasoen aldetik Mogel Isasiko Ordezkaritza Organo Gorenean planteatutako galderak, kezkak eta zalantzak dira hauek. Asko zarete horrelako eta bestelako kezka eta galderak dituzuen gurasoak, eta animatu nahi zaituztegu horiek plazaratzera. Bai ikastetxera, bai Hezkuntza sailera eta baita gurekin konpartitu nahi badituzue ere <mogelge@gmail.com> helbidean.

 

……………………

 

Once preguntas sobre la fusión

Se acaba de celebrar la reunión del Órgano de Máxima Representación (O.M.R.) del centro Mogel Isasi. Entre otros temas, el director de Mogel Isasi ha ofrecido información, escasa, del proceso de fusión de los centros de educación de ESO y Bachillerato. Entre las pocas novedades, que por ahora la fusión de Bachillerato será parcial. Es decir, Uni Eibar no entrará en la fusión por ahora.

En el curso 2017-2018 la ESO-1 se establecerá en Mogel Isasi, y ahí habrá 8 clases del mismo curso. En enero se abrirá el plazo de matriculación y en la oferta pública solo habrá una opción: Mogel Isasi. Las direcciones de Itzio y Mogel Isasi están unificando currículums y planes de estudio.

Los padres tenemos un montón de dudas y preguntas, y algunas de esas dudas y preguntas han salido en el Organo Máximo. Muchas de esas preguntas las tendría que responder el Proyecto Educativo del nuevo centro, pero la fusión se está llevando adelante sin hacer un proyecto educativo, a pesar de ser imprescindible para poner en marcha un nuevo centro y a pesar de que debería completarse con una amplia participación.

Hemos dirigido las preguntas específicamente al director de Mogel Isasi, pero no hemos recibido respuesta. Compartimos aquí las preguntas, como si fueran la carta a Olentzero, confesando nuestra preocupación y gravedad:

Nos parece fundamental prever los aspectos de la calidad de la educación en los que esta fusión pueden afectar negativamente y plantear medidas que les hagan frente. Quedan muchas preguntas y dudas en el aire:

  1. ¿Qué criterios se van a utilizar para la distribución de clases del nuevo centro? Tenemos que saberlo, y reivindicamos que este Órgano de Máximo Representación tiene mucho que decir para fijar esos criterios de distribución.
  2. Es sabido que muchos de los profesores de este centro se van a jubilar en los próximos 2-3-4 años. Muchos de ellos trabajan en 1º y 2º de ESO. El número de profesores fijos de este centro se reducirá mucho justo en el momento en que está ocurriendo la fusión y es sabido que los profesores con experiencia pueden tener la tendencia a enseñar en 3º, 4º y bachillerato. Por lo tanto, se puede prever que el profesorado de 1º y 2º curso estará compuesto sobre todo por interinos, profesores jóvenes que vendrán para un corto plazo. Nos parece muy grave que el centro no disponga de un grupo de profesores estable y robusto en los cursos más delicados para poder hacer frente a los retos y proyectos que necesitará. El ciclo más débil puede quedarse desprotegido y sin una continuidad fija. ¿Cómo se prevé responder a esto?
  3. Hasta ahora se ha priorizado separar a los alumnos con dificultades para seguir el ritmo del centro, pero al fusionarlos todos se unirán en el mismo centro. Se necesitarán más recursos para sacar adelante a estos alumnos y los que tienen otro ritmo. ¿Cuáles son los nuevos recursos que se han acordado de cara a la fusión, tanto en ESO como por supuesto en Primaria, sabiendo que en la mayor parte de los casos las necesidades más graves se arrastran desde Primaria?
  4. Gestión de espacios y asignatura. Si en Zuloaga se establecen 8+8+5 grupos, ¿dónde se prevé dar las clases de Educación Fisica? ¿La clase de musica o informática actual de Mogel Isasi podrá responder a la nueva demanda? ¿Dónde se van a dar las clases de Tecnología en Zuloaga y Mogel Isasi? ¿Plastica? ¿Cómo se gestionarán los recreos en Mogel Isasi, con tantos alumnos de la misma edad? “Cualquier cosa” no sirve. Queremos ver el plan de organización y adaptación de espacios. Y tiene que ser ahora, ya que hay intención de hacer la matriculación ahora.
  5. Responder de forma inclusiva a la diversidad no es sólo unir en el mismo centro a los alumnos de diferentes centros. ¿Qué medidas y recursos extra ha confirmado el departamento de educación? Tenemos que saberlo. ¿Lo sabe el centro? ¿Dónde están los planes para gestionar la diversidad? ¿Y el plan lingüistico? ¿Y en el caso de los que tienen problemas académicos? ¿Y qué pasa con los que tienen problemas emocionales? Si se quiere dar respuesta a la diversidad, necesitamos saber de forma concreta de qué recursos dispondremos.
  6. Ahora hay una clase estable de Gautena en Mogel Isasi. ¿Seguirá estando ahí? No lo entenderíamos de otra forma. No sirve hablar de inclusión y luego dejar fuera proyectos como Gautena. ¿Qué ocurrirá con las aulas ZIG-AAT? (alumnos con necesidades educativas especiales ¿Y con los amunos con ACI? (los que tienen adaptación curricular). También en nombre de la inclusividad estos tienen que estar en el mismo centro. ¿Cómo se ha previsto todo esto? ¿Dónde está el plan que detalla esto?
  7. Al estar el centro en dos edificios lejanos entre sí, pueden aparecer problemas de coordinación y cohesión del claustro. ¿Dónde estará la dirección? ¿Cómo se garantizarán las líneas estrategicas de los centros, si los proyectos van por el misma ruta? ¿Qué plan existe para el conocimiento y seguimiento entre los dos ciclos? ¿Se garantizará que en las asignaturas de pocas horas los profesores no tengan que estar yendo de un centro al otro?
  8. Hasta ahora este centro ha tenido como eje estudiar en euskera, educar desde el euskera al euskera. ¿Cuál es la intención al respecto? ¿Cuáles son las previsiones en lo que respecta al conocimiento y uso del euskera en el nuevo centro? ¿Cuál es el plan para garantizar y reforzar el uso del euskera? ¿Qué política lingüística se prevé en el nuevo centro? ¿Qué medidas se tomarán para que el euskera siga siendo el idioma prioritario en todos los entornos? Empezando por las aulas, en los trabajos de gestión o organización, reuniones con padres, comunicación, Consejo Escolar…
  9. En Mogel Isasi se trabaja con el proyecto Ekia y ese método exige un nivel alto de conocimiento y competencia del euskera, la lengua principal de trabajo. ¿Cuáles son las previsiones en lo que respecta al proyecto Ekia?
  10. El proyecto Hauspoa ha sido la apuesta de innovación más potente de Mogel Isasi en los últimos dos años. ¿Qué planteamiento se hace con Hauspoa de aquí en adelante? ¿Qué pasará con Hauspoa?
  11. ¿Qué medidas se tomarán para garantizar y mejorar la Calidad de la Educación? ¿De quién es la responsabilidad si no se responde adecuadamente a todas las dudas y problemas que se planteen? ¿De quién será la responsabilidad si a consecuencia de las prisas en la fusión ocurre una bajada en la calidad de la educación? ¿Quién asumirá la responsabilidad?

Como hemos dicho, estas son preguntas, preocupaciones y dudas que se han planteado en el Órgano de Máxima Representación o Consejo Escolar de Mogel Isasi. Sois muchos los padres que tenéis dudas y preguntas de este y otro tipo y os queremos animar a que las compartáis. Lo podéis hacer tanto al centro como al Departamento de Educación y si queréis compartirlo con nosotros en el email <mogelge@gmail.com> .

Advertisements
Post hau Guraso Elkartea atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Hamaika galdera fusioaren aurrean / Once preguntas sobre la fusión -ri erantzun bat

  1. Nere postekin loturak: IES MOGEL BHI ikastetxeko guraso ordezkariek azkeneko Eskola Kontseiluan egindako galderei erantzuna | Mogel Guraso Elkartea

Utzi erantzuna, mesedez

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s