Hona hemen Mogel Isasi ikastetxean datozen hilabeteetarako antolatu ditugun ekitaldi nagusiak. Guztiak ere euskararen erabilera sustatzeko programaren barruan antolatzen ditugu.
- Otsailean zehar: Sagarrondoen landaketa eta Etxepare Lizeoko ikasle eta irakasleen hitzaldia.
- Karmelo Ayestaren hitzaldia 3. Mailakoentzat martxoaren 28an “Goza daiteke gehiago” liburua eta “zergatik ez duzu egiten” proiektuaren inguruan.
- Martxoaren 30ean gai eta hizlari berdinarekin hitzaldia gurasoontzat.
- Euskararen Etxera (Bilbon) eta Euskaltzaindira irteera 2. mailakoentzat. Martxoaren 29an.
- Antton Kazabon idazlearen hitzaldia 4. mailakoentzat. Datarik zehaztu gabe oraindik.
- “Buah Txabal” bakarrizketa apirilaren 6an ikasle guztientzat.
- Markel Alberdi igerilari eibartarraren hitzaldia ikasle guztientzat. Maiatzaren 10a inguruan.
Datak hurbildu ahala informazio gehiago eta zehatzagoa zabalduko dizuegu.