Azken lau urteotan Mogel Guraso Elkartearen zuzendaritzan aritu garen guraso taldeari erreleboa emateko ordua iritsi zaigu. Guraso elkartearen bidez ikastolako zenbait alorren antolaketan parte hartzeko aukera duzue, bakoitzari gustatzen zaion alorrean, euskara, kirola, e.a. Gure seme-alaben hezkuntzan gurasook ere badugu ardura eta laguntzeko aukera, beraz, gonbidatu nahi zaituztegu Mogel Guraso Elkarteko zuzendaritzan sartu eta aukera hori baliatzera.
Juan Antonio Mogel Ikastolako zuzendaritzarekin koordinazio estuan, eta irakasle, sukaldari, laguntzaile, zaintzaile, atezain, gidari eta eskola osatzen duten langile guztiekin lankidetzan, gurasook hainbat modu ditugun gure seme alaben hezkuntzan parte hartzeko. Eskolatik egiten diren txango eta irteera hezitzaileen finantzaziotik hasi, liburu-salmentarekin segi, eta besteak beste, eskola kirola eta mendi irteerak, komunikazio eta koordinazio lanak, agenda 21 eta hizkuntza zein hezkuntza proiektuak lantzeko aukera dago guraso elkartearen bidez, bakoitzak egoki deritzon alorretan ekarpenak eginez.
Maiatzaren 16an urteko batzar nagusia egingo dugu eta animatu nahi zaituztegu zuen buruak aurkeztera bertan guregana hurbilduz, edo nahiago baduzue, Mogel Guraso Elkartearen emailera idatziz: mogelge@gmail.com
Good sshare