Bilatu
Mogel Guraso Elkartea
Eibarko Juan Antonio Mogel ikastolako Guraso Elkartearen webgunean zaude. Sansaburu, Argatxa, Iturburu eta Mogel Isasi ikastetxeetako haurren gurasoek osatutako elkartea. Ikastetxearen eta Elkartearen inguruko informazioa eta argibideak zabaltzen ditugu, guztion arteko hartu-emana sendotzeko asmoz.
Harremanetarako
Zure iritzien eta iradokizunen zain gaude. Idatziguzu.
Author Archives: gurasoelkartea
“Deporte y salud” hitzaldia, abenduaren 16an
Datorren asteazkenean, abenduaren 16an, hitzaldia antolatu du Eibarko Udalak. Eibarko guraso guztiei zuzenduta dago. KIROLA ETA OSASUNA (Deporte y salud) Eguna: 2014ko abenduaren 16a Lekua: PORTALEA (areto nagusia) Ordua: 18:30-20:30 Hizkuntza: erdaraz Hizlaria: Luix Mari Zulaika Isasti Hitzaldian landuko diren … Irakurtzen jarraitu
Ekitaldiak atalean publikatua
Utzi iruzkina
“Euskarak 365 Egun Eibarren” ekitaldia abenduaren 3an
Datorren abenduaren 3an, urtero bezala, Euskeraren Eguna ospatuko dugu euskaltzaleok. Hori dela eta, ekitaldia antolatu dugu Eibarko euskalgintzako hainbat elkarte eta erakundek (kultur elkarteak, guraso elkarteak, ikastetxeak, …eta kittok, eta abar). Datorren asteazkenean izango da ekitaldia, arratsaldez, eta antolatu dugun … Irakurtzen jarraitu
Ekitaldiak atalean publikatua
Utzi iruzkina
Haurrekiko sexu gehiegikeriaz hitzaldia – Charla sobre abuso sexual infantil
Eibarko Udalak antolatuta, hitzaldia izango da datorren astean Portalean: “La regla de Kiko”. Gaia: haurrekiko sexu gehiegikeria. Eguna: 2014.ko Abenduak 4 (osteguna) Ordua: 18:30-20:30 Lekua: PORTALEA. Areto Nagusian Hitzaldia kanpaina zabal baten barruan egingo da, eta ikastetxeek ere hartuko dute … Irakurtzen jarraitu
Ekitaldiak atalean publikatua
Utzi iruzkina
Zuberoako ikastolei laguntzeko Gabonetako otarreak
Urtero bezala, aurten ere Zuberoako ikastolei diruz laguntzeko aukera izango dugu. Gabonetako otarreak ipini dituzte salgai, 40 eta 51 eurotan. Otarreen irabaziak Zuberoako Eperra ikastolarentzat izango dira. Informazio guztia Zuberoako ikastolen webgunean. Eibarren Kezka dantza-taldea arduratzen da banaketaz. Otarreren bat … Irakurtzen jarraitu
Berriak atalean publikatua
Utzi iruzkina

