Eguen Zuri eguneko kanta

aratusteak

Gertu ditugu Aratusteak eta hor gabiltza denok koko-jantziak prestatzen buru-belarri. Eibarren karnabaletan, koko-jantzita kalera ateratzen ziren umeek kantatzen zuten kantu bat konpartitu nahi dugu zuekin. Aspaldian gutxi entzuten da kantu hau, eta pozgarria litzateke berriz zabaltzea. Horra ba:

Eguen Zuri Eguna
koko-janzteko egina
neska ta mutilak ibiltzeko
limosna on baten bila

Hor goian goian goldia
haren gaiñean belia
etxe hontako nagusi jauna
nekazari langillia

Emongo bozu emoizu
bestela ezetz esaizu
ate ondoko haiziak hartzen
amak ez gaitu bialdu

Guraso Elkartea atalean publikatua | Iruzkin 1

J.A. Mogel Ikastola, 2014-2015 ikasturtearen laburpena irudietan

Iazko ikasturtean zehar, 2014-2015, Mogel Ikastolak ahalegin txiki bat egin zuen urtean zehar antolatzen diren ekitaldi eta jarduerak bideoz grabatzeko. Horretan jardun zuten ikastolako zenbait irakasle eta gurasok.

Guztira 30 ordu inguru grabatu ziren, Ikastolako artxibo historikoan geratuko direnak. Eta horien laburpen bat ondorengo bideoan batu dugu. Espero dugu zuen gustuko izatea!

Gabonetako oporretan, seme-alabekin, etxean goxo-goxo ikusi deizuela.  Urte Berri on guztioi!

Mogel ikastola atalean publikatua | Iruzkin 1

Olentzeron kalejira goizez da aurten; horra kantuen letrak!

Nobedadeak dauden aurten Eibarko Olentzeroren kalejiran. Udaletik jakinarazi digutenez abenduaren 24an goizez, goizeko 11:30ean aterako da Olentzero. Kalejira Urkizutik irtengo da eta Untzagan amaituko da. Bidean hainbat geldiune egingo gabon-kantak abesteko.Olentzero Eibarren, 2011.Kantatzearekin oso lotuta dagoen tradizioa  da Olentzerorena, eta gabon-kantak denok batera abestea indartu nahi da aurten. Horretarako kantak jakitea garrantzitsua da, beraz, Udaleko Gazteria sailetik kantatuko diren kanten letrak helarazi dizkigute, bakoitzak etxean ensaiatu ditzan, eta 24an, ume, gazte eta nagusi, denok batera eta ozen kanta ditzagun:

Badakizue beraz, errepasatu kantak, eztarria ongi berotu, eta ume, gazte eta heldu, denok abenduaren 24an 11:30ean Urkizun elkar topo egingo dugu, Olentzerorekin batera kalejiran atera eta gabon-kantak elkarrekin kantatzera!

Guraso Elkartea atalean publikatua | Utzi iruzkina

Gabonetarako, jolas ez-sexisten gida

Gabonen atarian, opariak aukeratzeko gida hau jaso dugu Sortzen-Ikasbatuaz elkartetik. Uste dugu interesgarria dela guraso guztiontzat.

BERRIA egunkarian ere 2 artikulu interesgarri argitaratu dituzte asteburu honetan:

Jolasa ikasteko egoera naturala da, jolas desberdinek zenbait gaitasunen garapena errazten dute, eta jostailuak jolasa aberasteko baliabideak dira. Jostailuek izugarrizko garrantzia dute haurren hezkuntza prozesuan. Jostailua ez da soilik ondo pasatzeko eta entretenitzeko. Jolasa dela medio, umearen garapen osoa eta euren garapen pertsonala hobetzeko gaitasun positiboak bereganatuko dituzte: gaitasunen, irudimen eta fantasiaren sustapena, ulermen teknikoa, inguruarekin harremana, norberaren balorazioa, pertsonalitatearen indartze edo sendotasuna, auto-ezagutza…

Haurtzaroan, jolasa da ezagutzarako, ikasketarako eta adierazpenerako bide nagusia. Jolasekin, umeek hurbileneko esperientziak islatzen dituzte eta, izango duten nortasuna eratzen duten egoera desberdinen aurreko portaera, jarrera eta gaitasunak ikasten
dituzte. Horien bitartez jostailuek indartzen dituzten gaitasun eta baloreak bereganatzen dituzte.

Jolasaren bidez haurrak bizi diren jendartearen arauak eta portaerak ikasten dituzte. Jostailuak berez, ez dira onak edo txarrak, hauen egokitasuna ematen diogun erabileraren araberakoa izango da. Jolasten eta jostailu desberdinak erabiltzen berezko generoari dagozkion ezaugarriak ezagutuko dituzte neskek zein mutilek. Ondorioz generoaren araberako erabilerak, estereotipo sexistak barneratu, birproduzitu eta iraunaraztearen funtzioa.

Hau dela eta, heziketarako tresna garrantzitsua den momentutik, ezinbestekoa da eskaintzen, onartzen edo indartzen ari garen ereduen analisi kritiko bat egitea.

Berriak atalean publikatua | Utzi iruzkina