Gurasoentzat hitzaldiak Portalean: “Competencias emocionales” eta “Nuevas tecnologías”

Eibarko Udaleko Gizartekintza Sailak “Gurasoak Martxan” programaren barruan pare bat jarduera antolatu ditu, Portalean. Hitzaldiak gaztelaniaz izango dira.

  1. Azaroaren 9an eta 17an, 18:30ean (Portalea, 3. pisuan): COMPETENCIAS EMOCIONALES: La inteligencia emocional en la familia, Comprender a los hijos/as, La importancia del juego, Los miedos en la infancia, Como gestionar el enfado, Educando la afectividad.
  2. Azaroaren 24, 18:30ean, (Portalea 3. pisuan): NUEVAS TECNOLOGIAS: El uso de las redes sociales, Seguridad en la red, wasap, Ciberacoso, Tecno adicciones.

Jarduera hauetan, derrigorrezkoa da izena ematea, mezu bat bialduta honako helbideetako batera:

Guraso kopuru minimo bat lortu behar da, (12) jarduera burutzeko.

Formazioa eskaintzeaz gain, jarduera hauen helburua da seme-alabekiko komunikazioaren gainean gogoeta egitea. BAIKARA Gipuzkoako Ikasleen Gurasoen Federazioko Garbiñe Arrizabalagak bideratuko ditu taldeak.

……………..

El Departamento de Servicios Sociales y las asociaciones de padres y madres del municipio organizan, dentro del programa “Gurasoak Martxan” dos encuentos en Portalea.

Para participar en los mismos es necesario inscribirse enviando un email, bien directamente en Servicios Sociales (gizartekintza@eibar.eus), o a la Guraso elkartea (mogelge@gmail.com).

Es necesario un mínimo de padres/madres para llevarse a cabo la actividad (12).

  1. 9 y 17 de noviembre, 18:30ean (Portalea, 3er piso): COMPETENCIAS EMOCIONALES: La inteligencia emocional en la familia, Comprender a los hijos/as, La importancia del juego, Los miedos en la infancia, Como gestionar el enfado, Educando la afectividad.
  2. 24 de noviembre, 18:30ean (Portalea, 3er piso): NUEVAS TECNOLOGIAS: El uso de las redes sociales, Seguridad en la red, wasap, Ciberacoso, Tecno adicciones.
Ekitaldiak atalean publikatua | Utzi iruzkina

“Teknologia berrien erabilera osasuntsua eta arriskurik gabekoa”, hitzaldia martitzenean

InstantNote_20151015_224248“Teknologia berrien erabilera osasuntsua eta arriskurik gabekoa” hitzaldia antolatu du …eta kitto!-k martitzenerako

“Teknologia berrien erabilera osasuntsua eta arriskurik gabekoa” goiburua duen hitzaldia eskainiko du PantallasAmigas-eko Oihana Orcajo hezitzaileak datorren martitzenean (urriak 20). Hitzordua 19:00etan izango da …eta kitto! Euskara Elkarteak Urkizun dituen lokaletan. Hitzaldia heldu eta hezitzaileei zuzenduta dago.

“Etxeko hizkuntzan”, internet zer den, nola funtzionatzen duen, zein aukera eta arrisku dakartzan eta gure burua nahiz gainontzekoena nola babes dezakegun azalduko du Oihana Orcajok.

 

Guraso Elkartea atalean publikatua | Utzi iruzkina

Multikirolak: 2015-2016 denboraldiko egutegia prest

Aste batzuk barru hasiko da Multikirolen denboraldi berria, urriaren 24an.

2015-04-25_multi

Aurtengoan 20 saio izango dira. 4 saio bakarkako kiroletan (judoa, atletismoa, pilota,…), eta bosna saio talde-kiroletan (futbola, errugbia eta eskubaloia). Denboraldia amaitzeko, Eskola Kirolaren jaia egingo da, urtero moduan, Untzaga inguruan, maiatza hasieran.

Hauxe duzue aurtengo egitaraua (jaitsi PDF formatuan).

page-0

Multikiroletako kuotaren lehengo zatia (45 euro)  datozen egunotan kobratuko dizuegu. Eta bigarren kuota (beste 45 euro) udaberri hasieran, hori ere zuen kontu korrontetik zuzenean.

Eskerrik asko Eskola Kirola programan parte hartzearren, eta ondo pasa 2015-2016 denboraldian!

Ekitaldiak, Mogel ikastola atalean publikatua | Utzi iruzkina

Mendi irteerak 2015-2016 Informazioa eta izen-ematea

Eskola Kirola programan mendi irteerak antolatzen dira Eibarko ikastetxe eta Eibarko Klub Deportiboaren artean Ikastolako eta Eibarko beste eskoletako ikasleentzat.2014-11-16_legazpi-mendi-irteera_OA_11-32-46-r

Informazio orokorra

  • Lehen Hezkuntzako 3. 4. 5. eta 6. mailakoei irekia.
  • Irteera hauetan parte hartzea dohain da
  • Mendi irteerak igandetan izaten dira. Salbuespena jardunaldi mikologikoena da, larunbatez izaten baita.
  • Irteerak umeen erritmo eta gaitasunei egokitutako ibilaldiak izaten dira.
  • Ez da beharrezkoa irteera guztietara joatea, aukeratu daitezke.
  • 6 irteera eginez gero domina irabazten dute umeek eta Arrateko Finalista egunean jasotzen dute.
  • Antolatzaileak: Eibar Klub Deportiboa eta Eibarko ikastetxeak Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eibarko udalaren diru-laguntzekin.

Ohar praktikoak

  • Ordutegia: Irteerak 8:15ean Ego-gainen eta itzulera 14:00 toki berean.
  • Eibartik kanpo izaten diren mendi-irteeratarako autobusa izaten da.
  • Autobusean tokia badago laguntzera joateko prest dauden guraso batzuentzat tokia egon daiteke.
  • Eraman beharrekoak: mendirako oinetako eta erropa egokia, motxila txikia, hamarretakoa eta ura.
  • Izen-ematea: Ikasturte hasieran (urriaren 2 arte) izena eman behar da (seguruak egiteko) eta ondoren, irteera bakoitzerako izena eman behar da. Horretarako, bete beheko formularioa.
  • Irteera bakoitzaren aurretik, Aitor Amutxastegik, Ikastolako Gorputz Hezkuntzako irakasleak eta kirola eskolaren koordinatzaileak jasoko ditu izenak.

2014-11-16_legazpi-mendi-irteera-oa_120917

Egutegia 2015-2016

  • Urriak 17, larunbata. Jardunaldi Mikologikoak. Marieta edo Lizarrusti
  • Urriak 18, igandea. Finalista Eguna. Bergara.
  • Azaroak 15, igandea. Gazume: Iturriotz-Errezil.
  • Abenduak 20, igandea. Izazpe: Mandubia-Antigua.
  • Urtarrilak 17, igandea: Urko koba: Ermua-Eibar
  • Urtarrilak 31, igandea: Indamendi: Elkano-Zarautz
  • Otsailak 21, igandea: PR: Zarautz-Zumaia
  • Martxoak 13, igandea: Ibilaldi neurtua: Antzuola
  • Apirilak 24, igandea: Udalaitz: Udala-Kanpazar
  • Maiatzak 22, igandea: Larrunarri: Larraitz-Larraitz
  • Ekainak 5, igandea: Eibarko Finalista eguna: Eibar-Kalamua-Arrate

Izen-ematea

Ikasturtean zehar izango diren mendi-irteeretan parte hartzeko izena eman behar da. Horrekin segurua egingo zaio umeari. Izena-emateko epea urriaren 2ra arte dago irekita.

Izena emateko 2 aukera daude:

  • Zuen seme-alabak tutoreari esanda (edo agendan apuntatuta)
  • Beheko formularioa beteta.

Egin klik hemen Mendi Irteeretan izena-emateko edo bestela azpiko formularioa bete:

Guraso Elkartea atalean publikatua | 2 iruzkin